Fagor Automationek Lyongo Industrie azokan, apirilaren 16 eta 19 bitartean, bere produktu gama guztia aurkeztu du CNC sistemetan eta enkoder lineal eta angeluarretan. Berritasun nagusia CNC8060ren aurkezpena da, Fagor Automationek CNCentzat duen kontzeptu berria da eta erabiltzaileentzat pentsatuta dago.