Laserra, etorkizuna argitzen duen argia

Exijentzia eta doitasun tekniko altuko prozesu industrial batzuentzat beharrezkoak dira laser ekipoak mota hauetako eragiketak egiteko, laser bidezko mozketa, soldaketa, zulaketa, mekanizatu berezia, materialen deformazioa.

Oxiazetileno eta plasma bidezko mozketa prozesu tradizionalekin konparatuz, laser bidezko mozketak abantaila asko eskaintzen ditu, abiadura handiagoa, koska edo sangria estuagoa, beroak eragindako eremu txikiagoa, mozketaren hertz bertikal hobea, mozketa leunagoa eta prozesamenduaren kalitatea bikaina da. Laser bidezko mozketa automozioan, gailu mekaniko eta elektrikoetan, sistema aeronautikoetan, garraioan, petrolioan, igogailuetan, aire-girotzaileetan, etxetresnentzako etengailuetan, alea jasotzeko makinatan, erremintetan eta beste arlo batzuetan erabiltzen da.

0

Laser bidezko mozketarekin material mota ugari moztu daiteke metalikoak zein metalikoak ez direnak. Material eta formen prozesamendu barietate mugagabe bat dago eta laser bidezko mozketak mundu mailako errekonozimendua irabazi du beharrezko oinarrizko teknologian. Laser bidezko mozketak dimentsio handiko doiketa eta deformazio termiko minimoa eman diezaguke; honela, lehen mailako emaitzak lortzen dira errendimendu altuan, kostu baxuan eta doiketa altuan.

Laser bidezko mozketaren errendimendu eta doitasuna lortzeko beharrezkoak dira gama altuko kontrolagailuak, prestazio teknologiko hauekin: piezaren segimenduaren jarraipena, traiektoriaren konpentsazio optikoa, jauzia, ekortze bidezko mozketa (scan cutting), potentzia kontola, Gantry ardatzaren kontrola eta 5 ardatzen interpolazioa…

Piezaren jarraipen kontrola

Jarraipen kontrolaren helburua da, burua eta piezaren arteko distantzia konstante mantentzea. Doitasun altuko jarraipen –kontrolak batek eta errendimendu dinamiko altu batek bakarrik bermatu dezakete koska leun bat eta mozketa doi bat. Modu honetara txatarrarako diren piezak murrizten dira eta aldi berean, mozketa abiadura eta errendimendua hobetzen da.

Jauzia (igelarena)

LaserIgelaren jauzia bi mozketa eremu independentetako desplazamenduaren kudeaketan oinarritzen da. Aitzinean, mugimendu hauek traiektoria errektangeluar bat jarraituz egiten ziren. Mugimendu modu berrian traiektoria paraboliko bat egiten da (igelaren jauzia), programazioa murrizten du eta bi puntuen arteko desplazamendua murrizten du.

Ekortze edo eskaneatze mozketa (scan cutting)

Laser_picturesEkortze edo eskaneatze mozketa (scan cutting) laser bidezko mozketarako estrategia aurreratu bat da. Errepikatzen diren eragiketetan erabiltzen da nagusiki, profil berdinak moztu behar direnean. Ardatzak abiadura handian mugitzen diren bitartean eta laserra moztu beharreko eremoetan piztu egiten da eta itzali egiten da mozketen arteko trantsizioetan. Prestazio honi esker, nabarmen jaisten dira mozketa prozesuen denbora guztiak.

Laserraren potentzia kontrola

Laser bidezko mozketa prozesu batean ezinbestekoa da mozketa modu homogeneo batean egitea. Pieza laserraren argipean dagoen denboran arabera, “erretako” eremua handiagoa egingo da. Laserraren izpien indar fluxua ardatzaren abiaduraren araberakoa da, izan ere, desplazamenduan zehar abiadura eta laserraren potentzia konstante mantentzen bada, zulo eta zabalera ezberdinak egingo ditu, ondorioz pieza kaltetzen da..

Gantry ardatza & RTCP

Laser5Maila altuko laser makinek Gantry ardatza bezalako funtzionalitatea daukate eta laser bidezko mozketarekin ekipo pisutsuak desplazatzea ahalbidetzen dute. Bi motor sinkronok, ardatz bakar batekin sistema guztiaren errendimendu altu bat bermatzen dute.

Gainera, laser bidezko maila goreneko makinek mozketak hiru ardatz baino gehiago aldi berean gestionatzen dituzte gainazaletan mozketak egiteko. Makina mota horrentzat ardatz anitzeko interpolazio funtzionalitateak behar dira eta laserraren punta konstante mantentzen da piezaren gainazalean. Fagorrek funtzionalitate hau RTCP izendatzen du (Rotating Tool Center Point).

Fagorren CNC 8070ak, Txinan, laser bidezko mozketa makinen erreferenteetako bat dira. Mota honetako makinen fabrikatzaile txinatar nagusia, Shanghai Unity Prima Laser Machinery Co., Ltd-ek laser bidezko ebaketen 250 makina saldu zituen Fagorren CNCarekin 2012an zehar.