Fagor Automation SPS azokan (Nurembergen) egongo da azaroaren 26tik 28ra eta bertan bere encoder lineal eta angeluarrak erakutsiko ditu.
Zehazki esanda aurkeztuko diren enkoderrak DRIVE-CLIQ interfaze digitalak dituztenak dira Siemens (Sinamics…) sistementzako. Konexio hau kable baten bidez egiten da, kanpoko kable elektroniko bat erabiltzen da, ezaugarri unibertsalekin. Horrek esan nahi du, produktu bakar batekin enkoder lineal zein angeluarrak konektatzea posible dela.
Bere babes gradu altuak IP67, bere tamaina txikiak eta M 12-8 pines konexio zuzenak, DRIVE Siemensera espazio murritzetan ere instalazioak egitea ahalbidetzen dute. Ezaugarri nabarmenen artean daude 10 nanometroko bereizmena 42 metro arteko neurketa ibilbidea duten enkoder linealetan. Fagorreko standa (Hall 7, stand 690) bisitatzen dutenek DRIVE-CLIQ enkoderren gama osoa ikusi ahal izango dute.