VOLZ, profesionalitasunaren bermea

VOLZ Maschinenhandel GmbH & Co. KG Alemaniako makina – erreminta banatzaile handienetakoa da. 1972tik Witten-Annen / NRW-en kokatuta dago eta herrialdean zehar banatu dauden 30 teknikari espezializaturekin osaturiko talde profesionala dauka.

Volz_machines_Eu

Azaroaren 13 eta 16 artean ate irekien jardunaldiak antolatu ditu eta 3500m2ko erakusketa eremuan VOLZek bere katalogoan duen makina aniztasun zabala erakutsi zuten.

Aurreko urteetan bezala, ate irekien jardunaldian bisitarien kopurua balantze positiboa izan da VOLZ-entzat. Fagor jardunaldi hauetan egon da VOLZek eskuzabaltasunari esker. Izan ere, erakusketako eremu bat utzi digu gure produktuak erakutsi eta erakusketan aurkeztutako 12 CNC FAGOR makinei zerbitzua emateko

Makina hauen artean nabarmentzekoa da John Ford abiadura handiko mekanizatu zentroa, Roundtop Machinery Industries Co., Ltd. enpresak fabrikatutakoa, Taiwaneko makina erreminta enpresetan liderra da. Makina, CNC 8065 batekin ekipatuta dago eta kalitate altuko mekanizatuak lortzen dira makinaren diseinuari eta CNCaren algoritmo aurreratuei esker.