Dagoeneko ez da arazo bat mekanizatua geratzea 5 ardatzeko programa bat exekutatzen ari den bitartean. Erreminta piezatik ateratzea erraza da, “ardatz birtuala” funtzionalitatea aktibatu behar duzu bakarrik eta nahi den norabidera lekualdatu.
Ardatz birtuala fikziozko ardatz bat da eta beti erremintaren norabidean orientatuta dago. CNCa zure makinaren ardatz birakarien kokapena ikusteaz arduratzen da. Honela, planoarekiko perpendikularki mugitzea nahi duzunean, ardatz birtuala aktibatzea besterik ez duzu egin beharko eta norabide horretan mugitu ahal izango zara. Erraza, erosoa eta eraginkorra.
Potentzial handiena, programa exekutatzen ari den bitartean online erabili dezakezula da. Zure programa martxan jarri, bolantea hartu, ardatz birtuala aukeratu eta mugitu dezakezu, exekuzioan eraginik izan gabe.
Laguntza handikoa da, adibidez, fundizioko piezetan, non gainazala nahi irregularra izan ohi den. Erreminta sakontasun ezberdinarekin pasa daiteke ibilbide edo traiektoria batean. Beraz, aplikazio berri honi esker, kontrol erraza da, berehala egin daiteke eta programaren exekuzioa geratu gabe, langilearen lana sinplifikatuz.
Angeluzko zulaketak egiteko, ez da beharrezkoa lan plano inklinatu bat definituta izatea, nahikoa da erreminta inklinatuta izatea eta #VIRTAX instrukzioa aktibatzea. Gainera zulaketa prozesuan zehar erreminta kokatuta dagoen norabidetik erretiratu daiteke.
Ardatz birtualak edozein modutako zinematikarekin funtzionatzen du eta sistemako ardatz bat gehiago izaterakoan, mugak ezarri daitezke kolpeak ekidinez.
Adibidea: Zulaketa bat eskuz egitea, erreminta 35º biratuta izanik X ardatzarekiko eta 25º Y ardatzarekiko.
- (a) Ardatz birakariak biratu ondoren, erreminta X50 Y35 eta Z10 puntuetan ezarri.
- (b) MDI erabilita #VIRTAX instrukzioa exekutatu Ardatz birtualarekin la egiteko.
- (c) Mugitu ardatz birtuala 10mm negatibo zulaketa egiteko.
Makinak bi ardatzak interpolatu ditu 10mm mugitu zaitezen definitutako planoaren norabidean, baina hasieran emaniko kotak ikusten jarraitzen dugu.