Zerbitzu kontratuak eta bermeak luzatzea

Zerbitzu kontratuen bitartez, estalita izango dituzu kontratupean dauden Fagorren ekipoetan gerta daitezkeen matxura guztiak (*).

Zerbitzua makinan bertan egiten da: erabilitako materialak, eskulana eta dietak.

(*) Fagor produktuarekin zerikusirik ez duten matxurak ez daude estalita.

 

 

Zerbitzu kontratuak eta bermeak luzatzea

Fabrikatzaileentzat / Banatzaileentzat / Erabiltzaileentzat eskuragarri, zerbitzu kontratua bezeroaren neurrikoa izango da:

Fabrikatzaileak / Banatzaileak: makinaren pakete osoa, makinaren azken xedea edozein dela ere.

Erabiltzaileak: kontrata daitezkeen Fagorren elementuak ere sartuko dira: CNCa / Erregulazioa / Motorra / Atzitzea.

Zerbitzu kontratuak ematen dituen abantaila gehigarriak:

Lehentasuna langile espezializatuen erantzun denboran eta jatorrizko ordezko piezetan.

Zerbitzu gehigarriak barne: Datasafe, Telediagnosia, etab.
Kontratatutako ekipoen softwarea (updating) aldizka eguneratzeko aukera.
Deskontuak, ordezkatu beharreko higadura elementuetan edo kontratuan sartu gabeko elementu berrietan.
Deskontuak zerbitzu gehigarri prebentiboetan, hala nola termografian.

Eskaintzak, deskatalogatutako ekipoen hardware eguneraketetan (upgrading).

Fagor berme standarra luzatzeko aukera ere badago, bezeroak behar duen urteetarako eta oso kostu lehiakorretan.

Service contract