Zein CNCelite interesatzen zaizu?
CNC 8065elite T
C ardatza hautazkoa duten tornu paraleloetarako diseinatua eta makinan bertan lan egiteko pentsatua, programazioari buruzko ezagutza aurreratuen beharrik gabe.
CNC 8060elite T
Bankada inklinatuko tornuen eta ekoizpen tornu handien beharrak egokitzeko diseinatua, punta-puntako teknologia eskainiz.
CNC 8058elite T
Ekoizpen handiko torneaketa zentroak, bankada inklinatuko tornu bertikalak, paraleloak, dorretxo bikoitzekoak (TT), etab. kontrolatzeko diseinatua.
CNC 8065elite M
Abiadura eta doitasun handia eskatzen zaien makinei soluzioa emateko diseinatua: RTCP duten 5 ardatzeko mekanizazio zentroak, portikoko fresatzeko makinak eta mandrinatzeko makinak, punta-puntako teknologia eskainiz.
CNC 8060elite M
Abiadura handiko mekanizazio zentroetarako eta doitasun moldeen fabrikaziorako diseinatua, punta-puntako teknologia eskainiz.
CNC 8058elite M
Tamaina txiki eta ertaineko fresatzeko makinetarako eta mekanizazio zentroetarako diseinatua, mekanizazio lan klasikoetarako, programazioari buruzko ezagutza aurreraturik behar izan gabe.
CNC 8070elite L
CNC 8070elite-L eta Quercus Drive sisteman oinarritutako soluzioa. Prestaziorik onenak eskaintzen ditu 3D laser, hodietarako laser eta blanking laser bidezko ebaketarako, abiadura handia, doitasuna eta 5 ardatz edo gehiagoko interpolazioa behar denean.
CNC 8060elite L
CNC 8060elite-Ln oinarritutako soluzioa, EtherCAT eragintza sistemak kudeatzeko gai dena eta plasma, sugar, ur zurrusta eta oinarrizko laser bidezko ebaketa makinentzako errendimendu bikaina eta kostu ezin hobea eskaintzen dituena.
CNC 8070elite OL
Soluzio hau guztiz pertsonalizagarria da, eta makina-erreminta tradizionalaren ordezkoak diren orotariko sektoreetara bideratuta dago; horien artean: harria/zura, artezketa, tolestea, puntzonaketa, zerrak, tolesteko makinak, laserra… 32 ardatzeraino + buruak eta 4 exekuzio kanal gobernatzeko aukera ematen du, eskakizun handiko aplikazioetarako.
CNC 8060elite GL
Soluzio hau guztiz pertsonalizagarria da, eta makina-erreminta tradizionalaren ordezkoak diren orotariko sektoreetara bideratuta dago; horien artean: harriaren/zuraren ebaketa, artezketa, tolestea, puntzonaketa, zerrak, tolesteko makinak, laserra… 10 ardatzeraino + buruak eta exekuzio kanal 1 gobernatzeko aukera ematen du, aplikazio sinpleetarako.
Zerbitzuak
Zer behar duzu?
Zure beharretara egokitzen gara irtenbiderik hoberena aurkitzeko.
Azken berriak
Fagor Automationek MECSPErekin hasiko du 2024ko azoken denboraldia
An EMO to remember with pride
Zein dokumentu behar duzu?
Bilatu gure gordailuan
eskuliburuak, katalogoak, bideoak, irudiak...