Elektrohigadura edo deskarga elektriko bidezko mekanizatuaren ezaugarria, elektrodozkoa zein harizkoa izan, abiadura motelarekin aurreratzen duela da, baita posizionamendu exijentzia altu batean eta intentsitate elektriko altua dagoen inguru batean. Materiala higatzen doan heinean, pieza eta tresnaren arteko distantziaren kontrola erabakigarria da prozesu honetan. Gehiegizko hurbiltze batek, bi aldeak ukitzea dakar eta zirkuitu labur bat sortzen du, honek akaberen gainazaletan eragina du eta distantzia handitu egiten bada, materialen arrankean abiadura gutxitzen da.
Aipatzekoa da era honetako makinek geometria konplexuak lortzen laguntzen dutela, bestelako mekanizatuekin ia ezinezkoa da horrelako geometriak lortzea. Automozio eta aeronautika sektoreetarako piezak egiten dituzten fabrikatzaileek erabiltzen dute, baita sektore hauetarako hornitzaileek ere, molde eta matrizeak bezalako elementu auxiliarrak egiteko. Fagor Automation enkoderren ohiko hornitzailea da EDM makinen fabrikatzaileetan eta zehazki mundu mailan lider eta hari bidezko elektohigaduran erreferentzia diren hainbat fabrikatzailerekin elkarlanean ari da.
Makina erreminta sektorerako produktuen eskaintza zabal batekin, gure EDM/WIRECUT bezeroei sektore bakoitzeko berezitasunei egokitutako produktuak eskaintzen dizkiegu. Zehazki tamaina txikiko enkoderrak eta bereizmen nanometrikoak dituztenak, seinale digital zein inkrementalekin eta gainera indarrean dagoen araudiaren, elektromagnetikaren bateragarritasun estandarra betetzen dutenak.
ldo honetan, Fagor Automationek produktu berrietan inbertitzeko estrategiarekin jarraituko du eta honi esker, aipaturiko sektoreetako hainbat bezerok beraien proiektuetarako gugan konfiantza izaten lagunduko digu.