Industria aeroespazial ipar amerikarrak urtean 130.000 eta 200.000 miloi dolar inguru sortzen ditu eta ipar amerikako ekonomiari 300.000 / 350.000 miloi dolarreko ekarpena egiten dio. Sektore aeroespazialean eta defentsan eginiko aurrerapen teknologikoek, adibidez testeoan, neurketetan, konpositeetan, abiadura handiko mekanizatuan, prototipatu azkarrean eta mozketa teknologia alternatiboetan, eragina izan dute material aeronautikoetan, ontzigintzan, espazialean eta lehorrekoan (motorrak, fuselajea, hego birakariak). Datozen 6 / 7 urteetan defentsarako elektronikak eta materialen fabrikazioak hazkunde garrantzitsua izatea espero da.
Azken urteetan Fagor Automationeko I+G lan taldeak industria aeroespazialarentzat hainbat prestazio garatu ditu CNC 8055 eta CNC 8065 plataformetan. Bi plataformak indartu egin dira aeroespazio fabrikatzaileek exijitzen dituzten maila altuko prestazioei erantzuteko. Nabarmentzekoa da mekanizatuaren abiadura eta doitasun handiagoa lortzeko prestazioa, bereziki konpositesak fabrikatzeko.
Fagor Automationeko I+G lan taldeak garatu dituen prestazio askoren artean aipatzeko da, HSSA (High Speed Surface Accuracy system) abiadura handian mekanizatuak egitea ahalbidetzen du, gainazala doitasun handiarekin utziz. Prestazio honekin, beste prestazio eta berariazko algoritmo batzuekin konbinatuta, plano inklinatuko konpentsazio bektoriala adibidez, doitasuna eta bereizmen oso altua izatea lortzen da.
Inplikazio eta dedikazio altu honek, orain arte izaniko emaitzetan erreparatuz, arrakasta handia izan du. 2014 arte, Fagor Automationek CNC 8055 edo CNC 8065 sistemak arrakastarekin instalatu ditu industria aeroespazialeko lider hauen produkzio plantetan:
– Lockheed Martin | – Cessna Aircraft | – Alenia –Aermacchi |
– Bell Helicopter | – Airbus | – ATK-Alliance Tech |
– Boeing | – Messier-Dowty | – Bal Seal Eng. |
– Raytheon | – Bombardier | – Pratt & Whitney |
– L3 Communications | – Rolls Royce Turbine | – Northrup Grumman |
HSSA (High Speed Surface Accuracy) mekanizatu sistemak, makinaren esfortzu mekanikoa murrizten du. Honela, makinako osagaien bizitza luzatzen du, mugimendu leunagoak lortuz, aitzinamendu-abiadura handiagoa ahalbidetuz eta mekanizatu erroreak murrizten dira..
CNC 8065, makina-egituren barietate handi batean egokitzeko diseinatuta dago, zinematika estandarrak gestionatzeko (zinematika paraleloa, buru esferikoak, mahai birakariak…) eta fabrikatzaileen berariazko makina-zinematimatikoen integrazioa erraztasun osoz egitea ahalbidetzen dute.
5 ardatzeko mekanizatuan, zinematika hauen kudeaketa RTCP-arekin (Rotation Tool Center Point) konbinatuta, piezaren akaberan kalitate altu bat ematen du. Erabiltzaileak pieza erreala programatzen du eta CNCak zinematikaren artikulazioak eragindako mugimendua egokitzen du erremintaren posizioa etengabe konpentsatuz..
Industria aeroespazialean egon diren azken aurrerapenak ezagutzeko, otsailaren 25etik 27ra AeroDef Manufacturing Expo azoka bisitatu zenezake Long Beach-en, Kalifornian. Azoka hau elkargunea izango da zuzendari, ingeniari eta fabrikazio taldeentzat. Horiek guztiak industria aeroespazialean fabrikaziorako eta produktibitaterako soluzioak eskaintzeko arduradunak dira.
Fagor Automationen 517. zenbakidun standa bisitatzera gonbidatzen zaitugu, industria aeroespazialeko azken berrikuntza eta soluzioak ikusteko.