Fagor Automation osatzen dugun lankideok zorionak eta urte arrakastatsua opa dizuegu. Gabon jai zoriontsuak eta urte berri on!
DRIVE-CLiQ enkoderrak SPS azokan
Fagor Automation SPS azokan (Nurembergen) egongo da azaroaren 26tik 28ra eta bertan bere encoder lineal eta angeluarrak erakutsiko ditu.
Diversified Machine Systemsek (DMS) CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatu bat iragarri du Fagor 8055 kontrol sistema batekin
Diversified Machine Systems, 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra da Estatu Batuetan. Colorado Springsen kokatuta dago, Coloradon eta CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua harrotasunez aurkeztu du. CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua Fagor Automation bazkide kolaboratzaileak garatu du – DMSren bezeroentzat balio erantsidun onura bat da.
‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuari hasiera emango zaio
Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak.