Fagor Automationek eta Feng Chia Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Asian, industriak eta eskolak automatizazioaren know-howa garatzen eta produkzioaren eraginkortasuna hobetzen saiatzen ari dira. Beraz, Feng Chia Unibertsitatea (Taiwan) bezalako eskolak, industria sektore ezberdinetako liderrekin lan egitea aztertzen ari dira. Fagor Automationek munduan zehar tailatzeko makinetan hainbat proiektu arrakastatsutan parte hartu du. Feng Chia Unibertsitatearentzat Fagor Automation lehen aukera izan da bere hobekuntza planen lankidetzarako, hobekuntzak ikasleentzako engranajeen ezagutzan eta engranaje fabrikatzaile lokaletan egingo dituzte.

Fagor Automation kooperatiba enpresa bat da eta erantzukizun sozial abere balio kooperatibo nagusienetako da. Horregatik, enpresa etengabe dago erakunde akademikoekin harremanetan.

Elkarlan akademiko-industrial hobe bat sustatzeko, industrien garapena estimulatzeko eta industria eta erakunde akademikoen arteko lankidetza harremanak bultzatzeko, Fagor Automation eta Feng Chia Unibertsitateak berriki hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin tailatzeko makinak garatzeko.

Fagor Automation - Feng China Fagor Automation - Feng China

Gaur egun, Feng Chia Unibertsitatea zortzi eskola eta ikastetxerekin osatuta dago: Gestio eta Garapen Eskola, Ingeniaritza, Negozio, Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Eskolak, Informazio eta Ingeniaritza Elektrikoko Eskola, Eraikuntza, Garapen eta Finantza Eskolak. 20.000 ikasle baino gehiago daude matrikulatuta gradu, Master, Doktore eta lanean ari diren profesionalentzako Master programetan.