Adaki Komunikazioak Brontzezko Laus saria jaso du

Fagor Automationen gure lanaren kalitatea hasi eta bukatu bitartean ahalik eta gehien zaintzen saiatzen gara beti, eremu guztietan, ez soilik produktiboan. Baita identitate korporatiboari eta komunikazioari dagokionean ere. Gure enpresa aliatuetako bat Adaki Komunikazioa da. Gure web gunea diseinatu eta garatu zuten, eta nazioartera zuzenduriko hainbat kanpaina online eta ofline ere egin dizkigute. Halaber, webgunea eguneratzeaz eta egin beharreko aldaketez arduratzen dira.

2014 Adaki LausAdakiko lantalde guztia zoriondu nahi dugu Brontzezko Laus saria jaso berri baitute Euskal Herriko Unibertsitateari eginiko branding lan bategatik. Hain justu, “Garraio Sistemak Unibertsitate Masterra” proiektuaren identitate korporatibo lanagatik.

Diseinatzaile Grafikoen eta Arte Zuzendarien Elkarteak antolatuta, Laus Sariak diseinu grafikoan eta ikus-entzunezko komunikazioan egiten ari den lanaren bikaintasuna aitortzen dute. Guztira, Adaki Komunikazioaren proiektua nazioarteko sariketa honetara aurkeztutako beste 1.300 lan baino gehiagorekin sartu zen lehian.

Fagor Automationen urteak daramatzagu lanean Adaki Komunikazioarekin eta horretxegatik nahi dugu haien poza partekatu ondo merezitako sari honengatik. Zorionak!