Fagor Automationek Donostian irailaren 29tik urriaren 3a bitartean iraun duen Symposium on Fusion Technology (SOFT) erakusketa industrialean hartu du parte. Ekitaldi hau erreferentzia da etorkizuneko energiarako produkzio planten diseinu, eraikuntza eta fusio eta teknologia eragiketen informazioa elkartrukatzeko. Mundu guztiko arlo ezberdinetako 1000 parte hartzaile inguruk, ikasle, zientzialari, ingeniari eta fabrikatzaileek aukera aparta izan dute beraien ikuspuntuak eta esperientziak elkartrukatu eta kontaktuak egiteko.
Fagor Automationek doitasun eta bereizmen altuko produktuak erakutsi ditu Zientziaren eta Industriaren Espainiako Elkartearen standean. INEUSTAR Zientziaren eta Industriaren Espainiako Elkartea edozein eremutan, bereziki Fusioan, Partikulen eta Energia Handiaren Fisikan, Astrofisikan eta Espazioaren Zientzietan, instalazio eta tresna zientifiko sortzen, diseinatzen, eraikitzen, ustiatzen eta zaintzen diharduten erakundeetarako lan egiten duten enpresa espainiarrek osatuta dago. INEUSTAR SOFT 2014 kongresuaren edizio honen Batzorde Antolatzaileko kidea izan da, eta, ahal izan duen neurrian, kongresuari arrakasta izaten lagundu dio, industria, ikerketa zentro eta Nazioaren Erakundeen artean elkarreragina ahalbidetzeko ekintza bereziak bultzatuta, eta industria aukerei arreta berezia eginda.
SOFTen parte hartu aurretik, INEUSTAR eta Fagor Automationek beste nazioarteko ekitaldi batzuetan hartu dute parte 2014 urtean: SPIEn (Montrealen, astromiarako instrumentazio eta teleskopioetara dedikatua) eta ICHEP (Valentzian, energia altuko fisikara dedikatua). Fagor Automationek sektore hauetan presentzia handitu nahi du, non dagoneko badituen bezero entzutetsuak, Stanford Linear Accelerator Center (SLAC) eta Advance Photon Source izan daitezkeen bezala, biak Estatu Batuetako Energia Sailean daude. Puntako sektore hauek beraien beharrak asetzeko, teknologia altua eskatzen dute eta Fagor Automationek irabazien zati garrantzitsu bat ikerketa, garapen eta berrikuntzara bideratzen du, enpresa barnerako zein nazioarteko proiektuetan parte hartzeko.