Jende asko BIMU-ko standean

Bukatu berri da Fiera Milanon (Rho – Milan, Italia) egin den BIMU / SFORTEC azokaren 29. edizioa (Makina-erremintaren, Robotikaren eta Automatizazioaren Bienala), eta Fagor Automationek oso ondo baloratu du ekitaldian izan duen partaidetza, azokan izan duen standa jende askok bisitatu du eta.

1.060 enpresa erakusleren eskaintzarekin eta guztira 90.000 metro karratuko azalerarekin, BIMU/SFORTEC Italiako industriaren erakustazokarik garrantzitsuena da. UCIMUk eta CEIk bultzatuta, erakusketan 61.926 bisitari erregistratu dira, aurreko edizioan (2012) baino %5,2 gehiago, horietatik %4 75 herrialdetatik etorritako bisitari internazionalak izan direlarik.

4 pabiloietan erakutsi diren produktuen kategoriak:
– Mozteko makinak
– Deformatzeko makinak
– Erremintak eta Osagarriak
– Industriako robotak eta industriako automatizazioa
– Neurketarako eta metrologiarako erremintak eta makinak
– Soldadura lanetarako, tratamenduetarako eta akaberak egiteko makinak, ekipamenduak eta instalazioak
– Ikerketa eta garapena
– Ingurumena eta segurtasuna
– CAD, CAM, CAE eta PLM sistemak

BIMU - FAGOR AUTOMATIONAurreko edizioetan bezala eta enpresak Italiako merkatuan duen presentzia erakusteko, Fagor Automationek bere standa izan zuen azokan, non Makina-erremintetarako eta Automatizaziorako eskaintzen duen produktu gama zabala jarri zuen ikusgai. Azpimarragarria da edizio honetan Fagorren presentzia zabalagoa izan zela, bezero garrantzitsuen standetan “totem” batzuk jarri baitziren CNC 8065-a iragartzen. Beraien makina zorrotzenetarako Fagor produktuak aukeratu dituzten enpresak ziren, eta CNC 8065-a instalatuta zuten beraien standean jendeak zenbakizko kontrolaren prestazio aurreratuak kontsultatzeko aukera izateko.

Fagorren standean Makina-erremintetarako eskaintzen duen produktu gama zabala egon zen ikusgai: CNCak, erregulagailu digitalak, motorrak, kota bistaratzaileak eta atzitze sistemak. Hauek izan ziren nabarmenenetako batzuk:

  • Kodetzaile linealak bereizmen eta interfaze digitaleko 10 nanometrorekin.
  • Kodetzaile absolutuak, hainbat interfaze digitaletarako erabilgarriak (Fanuc, Mitsubishi, Panasonic, DRIVE-CLiQ-Siemens).
  • CNCen kontzeptu berria, erabiltzailearengan pentsatuak: CNC 8060 / CNC 8065.
    • CNC 8060-ak aipamen berezia eskuratu zuen Makina-erreminten eta fabrikazio teknologien Diseinu eta Berrikuntzen Sari Nazionalean (Espainia, 2014ko ekaina).
    • CNC 8065-a gama altuko CNCa da. Bere 32 ardatz eta bururekin, 4 gauzatze kanalekin eta 4 erreminta biltegirekin, edozein makina-erremintak izan ditzakeen premia guztiak ase ditzake, baita premia konplexuenak ere.

Erakustaldiak CNC 8065-ean

CNC 8065-ean egin ziren erakustaldiek bisitari asko erakarri zituzten, eta haiek CNCaren azken bertsio horren errendimendua egiaztatu ahal izan zuten: ProGTL3 lengoaia, 5 G kode (G810, G811, G813, G820 , G821) eta makro berria duena (adibidez, G8736, profil lauaren eta ebaketako 10 profilen bitartez definitutako 3D hutsunea), programazio sinple bat egiteko aukera ematen dutenak, makina ondoan dugunean, merkatuan parekorik ez duen errendimenduarekin.

BIMU - FAGOR AUTOMATION - CNC 8060 - CNC 8065 BIMU - FAGOR AUTOMATION - CNC 8065 DEMO