Renishaw-ek Fagor CNC-ekin mekanizatu zentroen aplikazio aukerak handitu ditu
Fagor Automationek Renishawren elkarreraginean aritzeko duen gaitasuna iragarri du. Orain arte Renishawren interfazea eta hazta-gailu sistemen eragiketak Fagorren CNC prestazio estandarrak izan dira. Hemendik aurrera, Fagor CNC-ek aplikazio aukera zabalago batekin egingo dute lana.
Aipamen berezia merezi du “Renishaw Inspection Plus Softwareak” mekanizatu zentroetarako inspekzio softwareak. “Inspection Plus” guztiz integratutako software pakete bat da eta neurketa aukera bektorial eta angeluarra du, inprimaketa aukerak eta ziklo aukera zabal bat. Honen barnean daude: SPC ziklo bat, 1 edo 2 hazta-gailuren aukera, tresna konpentsazioa errore portzentajegatik eta irteera datuak pila batean biltegiratuta (stack) aldagaientzat eskuragarria.
Zikloek barne hartzen dute:
- X edo Y edo Z gainazalaren neurketa unitarioa.
- Abatza/ hutsune neurketa.
- Zuloaren neurketa / abatza 4 puntutan.
- Barruko/kanpoko izkina (izkinen 3 puntuen neurketa). (4 punturen neurketa gainazal angeluarren intersekziorako).
- Zuloen neurketa / 3 puntuko bektorea. (puntu bakoitzerako hurbiltze angeluak espezifikatu daitezke).
- Abatza neurketa / hutsune angeluarra (inklinatua).
- Zuloa / abatza PCD.
- Laugarren ardatzaren neurketa. (osagai, lokailu edo makinaren mahaiaren alienazioa konpentsatu egin daiteke).
- Onartutako gain zabalera (hainbat puntutako gainazala neurtzen du materialaren irregulartasunak egokitzeko).
- Hainbat bolako kalibrazioa (luzapenak) hazta-gailutarako. (hazta-gailu bolen hainbat konfigurazio kalibratu eta biltegiratu daitezke).
- Elementuen arteko distantziaren neurketa.
- XY gainazal angeluarraren neurketa (inklinatua).
- Prozesuaren kontrol estatistikoa (SPC), tresnen eguneraketak zuzentzeko makroa.
Prestazio honen barruan dago mekanizatu zentroetarako “Inspekzio” software bat ere. Inspekzio / doiketarako oinarrizko software honek pieza zeroak fijatzeko aukera ematen du, tresnaren zuzentzaileak eguneratzea eta inspekzioaren emaitzak inprimatzea. Bere erabilera errazari esker, software hau ideala da operadore zein pieza programatzaile batentzat ere.
Gainera, Fagorren CNC-ak Renishaw “CNC Reporter softwarearekin” lana egin dezake. Tresna hau sinplea da, baina ahalmen handikoa datuak aztertzeko eta inprimatu daitezkeen txostenak egiteko. Datuak Fagor CNC-ak eta Renishawren hazta-gailu eragiketen inspekzioak sortzen ditu.Programak neurtutako aspektuen dimentsioak ematen ditu, aspektu horiek tolerantzian dauden adierazten du eta PASA/EZ PASA erabaki bat eskaintzen du. Softwareak fitxategi bakarrean 250 pieza baino gehiagoren datuak jasotzea ahalbidetzen du eta aukera ematen du txostenaren txantiloia pertsonalizatzeko beharren arabera aplikaziora egokitzeko. Gainera, txostenak erraz konfiguratu daitezke Microsoft® Excelera.
Prestazio berri hau egungo ziklo finkoko Fagor 8060/8065 hazta-gailuarekin konbinatuta hazta-gailuen soluzio unibertsal bat bermatzen die bezeroei eta egun teknologikoki aurreratuena den hazta-gailuen inspekzioa eskaintzen du.