Fagor Automationek Shandong Yonghua bisitatu du

Iñaki Sanchezek, Fagor Automationeko CNC zuzendariak; Iñaki Antoñanzasek, Fagor Automation Asiako zuzendariak; Mack Chen, Fagor Automationeko Txinako gerenteak; Edward Zheng, Fagor Automationeko Txinako CNC arduradun komertzialak eta Yu Lik, Fagor Automationeko CNC eskualde arduradunak, pasa den urriaren 23an Yonghua Machinery bisitatu zuten.

Yonghua and Fagor Automation

Shandong Yonghua Machinery Co. Ltd. 2007an sortu zen. Enpresa hau, Txinako Shandong probintzian gakoa da makinen sektore industrialean, eta konpromituta dago makina erremintako erdi mailako eta maila altuko CNC-en ikerketa eta garapenean. Abiadura handiko mekanizatu zentro bertikalak, prezisio altuko mekanizatu zentro horizontalak, tamaina handiko gantry mekanizatu zentroak, bost ardazdun abiadura altuko mekanizatu zentroak eta abar ekoizten ditu. Bere bezeroen artean daude sektore aeroespazialeko industriak, auto-mozioa, untzigintza, energia eolikoa, elektronika eta moldeen fabrikazioa.

Yonghua and Fagor Automation

Chen Zhouk, Youghuako gerenteak, Fagor Automationeko langileei bisita guztian zehar lagundu zien. Chen Zhouk, bere egungo produkzio programa eta hurrengo urteetarako produktuen hobekuntzako aurreikuspenak erakutsi zizkien. Fagor Automationek eta Yonghuak etorkizunean elkarlanean aritzeko komunikazio sakon bat finkatu dute.

Mila esker zuen instalazioetan hartzeagatik.