Baikortasuna EMAF azokan

Fagor Automationek EMAF azokan parte hartu ondoren balorazio oso baikorra egin du. EMAF azoka azaroaren 19tik 22ra ospatu da Oporton. Antolakuntzaren hitzetan, edizio honetan, espositoreen eta bisitarien kopuruan errekorra lortu da.

EMAF STAND FAGOR

Fagor Automationek ezin zuen hutsik egin azoka honetan bere produktuak erakusteko. Izan ere, azken hilabeteetan arrakasta handia izan du Portugaleko moldeen mekanizatuen sektorean. CNC 8060 eta 8065ek abiadura handiko mekanizaturako duten soluzio berritzaile eta esklusiboekin, Portugaleko exijentzia altuko moldeen merkatuari erantzuteko gai da. Makinen erabiltzaileen interesa ikusteaz gain, makinen banatzaileek ere, beraien standetan FAGOR CNC-ak zituzten maila eta exijentzia altuko makinetan.

FAGOR CNC 8065, en la feria EMAF FAGOR CNC 8065, en feria EMAF

Teixeira Bicho, Fagor Automationeko Portugaleko Sukurtsaleko Zuzendariaren arabera, “oso pozgarria izan da banatzaileak Fagorren azken aurrerapenekin gustura ikustea eta etorkizuneko proiektuetan gurekin elkarlanean aritzeko gertu ikustea. Gure CNCak, eragintza sistemak eta Fagor kaptazioa promozionatzeko jarrera honek, ilusio betez lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu”.

Mila esker, ekitaldian zehar bisitatu gaituzuen guztioi.

Portugaleko gure sukurtsaletik artatzen jarraituko dugu.

FAGOR AUTOMATION LTDA: Rua Gonçalves Zarco nº 1129B-2º, Salas 210/12/14 – 4450-685 LEÇA DA PALMEIRA // Tel. (00) 351 229 968 865 – Email: fagorautomation@fagorautomation.pt