TEVO Finlandiako enpresa bat da, Teuvo Joensuu jaunak 1974an sortua. Altzairugintza, papergintza eta industria kimikorako makina eta ekipamenduen fabrikazioan espezializatuta dago.
1990ean konpainia hedatu egin zen, eta altzairuzko pieza handiak mekanizatzen eta fabrikatzen hasi zen, bai eta papergintzarako arrabola handiak ekoizten ere. 2005az geroztik, TEVOk itsasontzietarako neurri handiko helizeak egiteko bere galdategia du Turenkin, Finlandia hegoaldean. 7 metroko diametroa eta 33 tona ere pisatzen duten helizeak galdatzen dira bertan. Planta honetan 90 tonako piezak ere galdatu daitezke guztira.
Recientemente, han reconvertido ( retrDuela gutxi, neurri handiko tornu bertikal bat moldatu dute, 10 metroko diametroa, 5 metro altuera eta 200 tonako pisua duten piezak ere mekanizatu ahal izateko.
Tornu bertikal horrek FAGOR etxeko CNC bat eta FAGOR etxeko doitze sistema digital bat ditu. Aldi berean tartekatu daitezkeen 4 ardatz lineal ditu, mahai birakari batekin buru nagusi gisa eta posizionamenduko C ardatz batekin torneaketa eta fresaketa lanetarako. Bigarren buru bat ere badu brida eta zilindro handietan edo beste pieza konplexu batzuetan zuloak eta hariztatze lanak egiteko. Gainera, angelu bakarrean fresatzeko Din 50 buru bat du, bertikalki edo horizontalki muntatu daitekeena. Posizionamendu sistema FAGOR etxeko bereizmen handiko kodetzaile lineal absolutu batzuek ematen dute.TEVOren instalazioetan beste 4 tornu bertikal batzuk daude, FAGOR etxeko CNC batez hornituta.
3000 mm eta 6000 mm arteko diametroak torneatu ditzakete. Bere tornu bertikaletarako FAGOR etxeko CNCak aukeratzea erabaki egokia izan da. TEVOko goi mailako teknikari Tero Salminen jaunaren arabera, “FAGOR etxeko CNCa oso erraza da erabiltzen makinarekin lan egiten duenarentzat, eta makina-langilea arteko interfazea oso intuitiboa da. Horrez gain, nahiko erraza egin zaigu makina zaharrak egokitzea”. Salminen jaunak berak egin du dena, eskema elektrikoak zein FAGOR etxeko PLCaren programazioa bera ere. “FAGORek, produkturako soluzio globala ematea ez ezik, laguntza tekniko bikaina eta dokumentazio osoa eskaintzen du makinak prest jartzeko”.
Salminen jaunak esan du, halaber, “horri guztiari makina guztiak CNC berean edukitzeak dakarren abantaila gehitu behar zaiola, zerbitzua eta makinen mantentze lanak egoki egitea asko erraztuta: makinaren parametroak doitzea, mekanizazioa doitasunez egiteko lasaiera mekanikoa konpentsatzea, etab.”
TEVOk bere ekoizpen makinak etengabe garatzeko konpromisoa hartuta dauka, kalitate handiko produktu bat eskaintzeko helburuarekin. Dudarik gabe, helburu horien lorpenari begira, FAGOR etxeko CNCek beraien eragintza sistema digitalekin eta beraien atzitze sistemekin oso zeregin garrantzitsua dute.