FAGOR AUTOMATION ReBorn proiektuaren partner ofiziala da

Europar Batasunaren 7. programa markoaren barnean, Fagor Automation ReBorn proiektuan partner ofizial bezala ari da parte hartzen. Europa guztiko 17 enpresek osatutako kontsortzio hau, lantokietako ekoizpen ekipoak berrerabiltzeko paradigma berri bati babesa emateko estrategia eta teknologietan lanean ari da.

Malgutasuna, egokitzeko gaitasuna eta makinen bizitza-zikloaren kostu baxuaren eskaera geroz eta handiagoa bada ere, oraindik, garrantzi gutxi hartzen du produkzioaren eraginkortasun galerak eta ekoizpen ekipoen ordezkapenak edo/ eta makina kentzeak. Izan ere, ustez zerbitzuz kanpo zaharkituta geratu diren makinak, berriek ordezkatzen dituzte; fabrikazio ekipoen berrerabilpen maila bereziki baxua da. Ekonomia moderno bat, hala ere, maila ezberdinen artean jasangarritasuna lortzen saiatzen da eta desiragarria da zentzuzko soluzio bat bilatzea. Mota honetako makinen berrerabilpenak produkzio sistemei eta zerbitzuz kanpo dauden makinei bizi berri ematen die, produkzio lerro berriei “biziberritzen” lagunduz.

2014ko ekainaren 11tik 13ra, ReBorneko kontsortzio guztia 2. aldiz bildu zen, 2013ko irailean Bruselan lehen bilera egin ondoren. ReBorneko bazkideak Budapest hirian, Hungarian elkartu ziren aldi honetan.

ReBorn group
Erdian, ezkerretik hasita 5. lekuan, José Pérez Berdud, Fagor Automationeko Zuzendari Industriala.

Proiektuaren lehen bederatzi hilabeteetan hainbat bilera tekniko egin diren arren, kontsortzioko Batzar Orokorra biltzea aukera bikaina da bazkide guztiak leku berean biltzeko. Bereziki ReBorn taldea bezalako kontsortzio handi bat denean, 17 bazkide ditu eta topaketak beharrezkoa dira elkarlar estu eta eraginkor bat bultzatzeko.

ReBorn

Kontsortzio barneko balorazioa oso positiboa izan zen, elkarlanerako dagoen espirituagatik eta eginiko aurrerapenegatik. Motibazio altuarekin eta hurrengo eginkizunei aurre egiteko gogoarekin, bazkide guztiak hurrengo egitekoen heltzeko gogoz daude eta nola ez, baita proiektuaren hurrengo bilera bateratuaren zain ere.

Informazio gehiago www.reborn-eu-project.org