Dano Rail Fagor Automationeko I+G sailarekin elkarlan estuan aritu da lanean bere hobiko tornuen prestazio berriak garatzeko, bereziki trenetako errodadura eta balaztetako diskoen zuzenketako mantentze lanak egiteko treneko ardatzak desmuntatu beharrik izan gabe.
Dano-Rail S.Coop Danobat Taldearen barnean dagoen enpresa da- trenbideetako errodaduren mantenurako soluzio eta zerbitzu integralak eskaintzen dizkio merkatuari. Dano-Railek bere soluzio berritzaileak erreferentziazko bezero nazionalei hornitu dizkie. Horien artean daude Renfe, Madrilgo metroa, CAF, Sevillako metroa, malagako metroa, Mallorkako Trenbide Zerbitzuak (SFM), Euskotren, Bilboko metroa, Murtzia, Zaragoza, Velez Malaga eta Jaengo tranbiak. Dano Rail DanobatGroup Railwaysen barnean dago eta bere produkzioaren %80 Argentina, Mexiko, Venezuela, Frantzia, Portugal, Turkia, India, Errusia eta Maroko, besteak beste.
Dano-Rail S. Coop Danobat Taldeko enpresa da. Merkatuari soluzio eta zerbitzu integralak eskaintzen dizkio trenbideetako errodaturen mantenurako. Maila ezberdinetako mantenu tailerrentzako produktu gama zabala eskaintzen du eta bere soluzioek mantenu prediktiboa, prebentziozkoa eta zuzenketa mantentze lanak eskaintzen dituzte. Azken arlo honetan (zuzenketa mantentze lanetan) garapen aurreratuenetako bat dago: hobiko tornua.
CNC FAGOR 8070T, Dano-Railen D-1500 hobiko tornu batean. Hobiko tornua bereziki sortua dago trenen gurpil-errail zirkulazioak sortu ohi dituen higadura eta deformazioa gurpiletako profiletan leheneratzeko.
Dano Rail Fagor Automationeko I+G sailarekin elkarlan estuan aritu da lanean bere hobiko tornuen prestazio berriak garatzeko, bereziki trenetako errodadura eta balaztetako diskoen zuzenketako mantentze lanak egiteko treneko ardatzak desmuntatu beharrik izan gabe. Inaxio Ugartek, Dano-Raileko Garapen teknonogikorako arduradunak Fagor Automationekin lan egitearen esperientzia azaltzen digu.
Merkatuan aukera zabalak egonik, Dano-Railek zergatik egin du Fagor Automationen aldeko apostua? Fagor Automationek zein abantaila eskaintzen zizueten beste marka batzuekiko?
Gertutasunagatik, kidetasunagatik eta hobiko tornuek behar dituzten prestazio berriak gehitzea eskaintzen zuelako. Gainera, Fagorrek prezio lehiakorra eta zerbitzu tekniko eraginkorra eskaintzen du nazio mailako merkaturako.
Dano-Railek berariazko aplikazioak Fagorren CNC8070ren gainean erraz txertatu ahal izan ditu?
Dano Railek proiektuaren garapena beste fabrikatzaile baten zenbakizko kontrolarekin hasi zuen, baina hasierako diseinurako fase kontzeptualean ikusi zezakeen bere sorreratik, beste CNC mota batera migrazioa egiteko aukera. Dano-Railek hobi tornuen neurrira garatutako eta erabilera pertsonalizatua duen ingurune bat erabiltzen du, bai eta trenen errodaturen gainean egiten diren mantentze lan eta erabiltzen den makina bakoitzerako bereziak diren mekanizazio eta neurketa zikloak ere, eta, hori dela eta, makina horiek makina erreminta orokorrek baino software gehiago dute; esaterako, artezgailu bat, fresagailu bat edo ohiko tornu bat ere izan ohi dute.
Horregatik, beste era baterako zenbakizko kontrol baterako migrazioa pixka bat neketsuagoa da, CNC fabrikatzaileak gehituriko software osagai batzuk dituelako. Hala ere, Dano Railen berariazko aplikazioen txertaketa Fagorren CNC 8070Tn, denbora eraman arren, ez da izan prozesu bereziki konplexu bat.
Zein balio erantsi eskaintzen du Dano-Railen hobiko tornu batean txertatutako CNC 8070 batek, erabileran erraztasuna, programazioan?
Dano-Railek interfaze eragile bat dauka makinaren funtzionamendua erabiltzen ari den CNC modeloarengandik bereizita lan egiten duena eta honela Dano Raileko langileek lan eremu bakarra ezagutzea ahalbidetzen da. Dano Railek garatzen duen software guztia Windows plataforma batean oinarrituta dagoenez, beharrezkoa da PC funtzionalitatea duen zenbakizko kontrol bat izatea.
FAGOR 8070T CNCak langilearen interfaz ingurunearen garapenerako PC bat duenez, posible izan da erabilera pertsonalizatuko ingurune bat garatzea trenen gurpilen gainean egin ohi diren mantentze lanetarako. FAGOReko I+G departamentuarekin elkarlan estuan aritzeak ahalbidetu digu diametroak neurtzeko funtzionalitate berri bat sartzea CNCan, eta hori lehen bakarrik kanpoko hardwarearekin eta softwarearekin egin zitekeen.
Dano Railen hobiko tornuan zenbat ardatz, buru eta exekuzio kanal kontrolatzen ditu CNC 8070T-k?
Hobiko tornu batean ardatz bateko bi gurpilen mekanizazioa aldi berean egitea da ohikoena. FAGORen CNC 8070T-k Dano Railen D1500 hobiko tornuaren 2 exekuzio kanalak kontrolatzen ditu, buru bat eta bi ardatz (X,Z) kanal bakoitzeko.
Tandem izena duten hobiko tornuak ere badaude, non bogie bakar bateko bi ardatz aldi berean mekanizatu daitezkeen. Kasu honetan, bogiaren lau gurpilak aldi berean mekanizatzeko kanal kopurua, buruak eta ardatzak bikoiztu behar dira. Kasu hauetan, lau kanaleko CNC bat aukera genezake, baina Dano Railen nahiago dugu bi kontrol independente erabiltzea (ardatz bakoitzeko bat) eta beraien artean komunikazio bat ezartzea.
Bagoietako erruberen mantenurako prozesuan nola sortzen dira mekanizazio programak?
Funtzionatzeko moduari dagokionez, langileak egin nahi dituen mantenu eragiketak aukeratzen ditu (erreperfilatuak, kalibrazioak, neurketak,…), eragiketa horri dagozkion parametroak sartzen ditu eta mekanizatu programak era automatikoan sortzen ditu. Hobiko tornuen berezitasun bat da gurpilaren erreperfilatua tren bakoitzaren perfilaren araberakoa izan behar dela da. Honela, langileak lan egin nahi duen perfila aukeratu behar du bakarrik eta erremintaren traiektoriak automatikoki sortzen dira.
Nola baloratuko zenuke Fagor Automationeko laguntza zerbitzuek eginiko lana?
Egia esan, ez dugu Fagor Automationeko zerbitzu teknikoaren beharrik izan ez baita intzidentziarik egon. Baina Fagor Automationekin izandako lan esperientzia benetan positiboa izan da. Eskerrak eman nahi dizkiogu Fagor Automationi gure lehen makinak bezeroen etxean lanean ari baitira Fagorrek makinak martxan jartzeko eskainitako laguntzagatik. Hobiko tornua entseguak egiteko materialak aurkitzeko makina zail xamarra izaten da, adibidez trenak eta bogiak. Horregatik, amaierako balidazioak mantenurako tailerretan bertan egiten dira, makinak instalatzen diren leku berean. Aplikazioak balidatzeko modu bakarra erreperfilatu errealak egitean datza trenaren bogia desmuntatu gabe eta hau ezin da egin makina mantenu tailerrean guztiz instalatuta egon arte eta trenen ontzidia zerbitzu komertzialean hasten da.
Informazio gehiago:
Fagor Automation: www.fagorautomation.com
Dano-Rail: www.danobatgroup.com