IMPELER proiektuan parte hartzen ari diren enpresek beraien lehiarako kokapena indartu nahi dute balio erantsi altuko makina-erremintaren merkatuan: makina handiak, konbinatuak, doitasun handikoak, produktibitate handikoak eta erabilgarritasuna eta mantenua errazteko inteligentzia handiagoz hornituriko makinak.
Helburu tekniko espezifikoak:
Produktibitatea hobetzea:
- Prozesuen automatizazioa mekanizazio denborak zein bestelakoak hobetzeko: aurre-ikuskatze dimentsionalak; makinak zeluletan txertatzea; prozesuen integrazioa; lotura denborak murriztea eta piezak prestatzea eta EDM prozesuetan produkzio gaitasunak handitzea.
- 100 kW baino gehiagoko potentziak erregulazio teknikak kontrolatzea.
Doitasuna hobetzea:
- Doitasuna eta dinamika hobetzea: moteltze sistema aktiboak; dilatazio-konpentsazioen sistemak, eta akats bolumetrikoen konpentsaziorako teknika berrien analisia.
Makina inteligentea:
- Momentu altuko ardatzen kontrola, kontrol moldatzailea, CNCaren funtzionalitate berriak garatzea: kolpeen monitorizazioa, plano inklinatuen mekanizazioa, egitura elementuen kalibrazio automatikoa, ebaketa baldintzen gestio automatikoa, zaintza moduluen garapena eta zerbitzuen plataforma.
Proiektuaren aurrekontuko zuzkidura 7 milio eurokoa da, eta hiru urteko iraupena dauka. 2010eko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2012ko abenduaren 31n amaituko da.
Hauxe da, proiektu honen barruan, Fagor Automationek orain arte garatutakoa:
- CNC prestazioa konpentsazio bolumetrikorako.
- Kontroleko algoritmoa lasaiera eta/edo elastikotasun handiko ardatzak egonkortzeko.
- CNC prestazioa ardatzen konfigurazio dinamikorako eta zinematikorako.
- CNC prestazioa fresagailu eta tornuetako zikloetako mekanizazio integraturako.