Quercus

Powerful. Compact. Smart.

Den-dena batean. Kanpoan ezer uzten ez duen belaunaldi berri bat. Gure sistema berria berrikuntzaz beteta dator zu konbentzitzeko.

QUERCUSen bidez, Fagor Automationek bere ezagutza guztia jartzen du bezeroen eskura. Izan ere, horixe da bere ibilbidean zehar makina-erremintaren sektorean garatuz joan den aktiboa, harik eta QUERCUSen bidez CNC automatizazio sistema global OSOA eguneratu duen arte. Hona hemen QUERCUS sistemak eskaintzen dituen abantailak:

  • Kontrol algoritmo hobeak eta hardware trinkoagoa dituen CNCa.
  • Elikatze iturriaren eta erregulazioaren birdiseinua, potentzia eta kontrol zirkuitu berrituekin eta teknologikoki aurreratua dagoen elektronikarekin.
  • Erregulazio bus berri bat sartu da, Sercos III, 100 MBd-ko Ethernet Industrial teknologiarekin.

  • DC busaren konexioak sinplifikatu dira, muntaketa errazteko.
  • Produktu guztietarako nomenklatura eta konektoreak estandarizatu dira.
  • Autokonfigurazio, diagnosi eta abarreko funtzio berriak sartu dira, instalazioa arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

QUERCUSek egungo merkatuaren eskakizun guztiak barne hartzen ditu, eta, gainera, etorkizunerako prest dago. Gure bezeroei hazten jarraitzen eta Fagorrek sartzen dituen garapen berri guztietara iristen lagunduko dien sistema da.

01. Teknologia

Guztiz birdiseinatua

Kontrol algoritmo indartsuagoak eta punta-puntako teknologia duten zirkuituak.

Trinkoagoa

Muntaketa erraz eta eraginkorra

Algoritmo indartsuagoak

Berrikuntza teknologikoa

CPU hobetua

Gure CNCak erabat berritu ditugu modelo guztietan ezaugarri hobetuak dituzten CPUak txertatuta (prozesatzeko abiadura handiagoa, memoriaren tamaina handiagoa, etab.), kontrol algoritmo are indartsuagoei eta sistema berritzaile eta malguko arkitektura bati euskarria emateko.

Plataforma trinko bat sortuz eguneratu dugu hardwarea.

02. Ethernet

Sercos III erregulazio bus berria

Erraza dena bueltan da.
Kableatu erosoagoa, Ethernet Industrialean oinarritua, konexioa errazteko.

CNCaren eta erregulazio moduluen arteko komunikaziorako erregulazio bus berri bat estreinatu dugu. Ethernet Industrialean oinarritutako Sercos III busak abiadura biderkatzeko aukera ematen digu 100 MBd-eraino iritsi arte.

Komunikazioa azkarragoa denez, CNCak ardatz guztietatik eratorritako informazio gehiago jaso eta kudeatu dezake, informazioaren kudeaketa zentralizatuz. Ondorioz, sistemaren konfigurazioa automatikoagoa da, konektatutako moduluak (autodetekzioa) identifikatzen baititu, hala nola drive eta erregulagailuak, motorrak eta eragingailuak, atzipena.…

Informazioa zentralizatzeak aukera ematen du, era berean:

  • Konektatutako moduluen bertsioak urrutitik eguneratzeko.
  • Osziloskopiotik (CNCan integratua) diagnostikoak hobetzeko eta sistemako elementu guztien aldagai guztietara sartzeko, erregulagailuetatik atzitze elementu eta motorretara.
  • Ardatz bat baino gehiagoren mende dauden funtzioak hobeto integratzeko (Tandema…).

Eta hori guztia kableatua nabarmen sinplifikatuta, zuntz optikoa Ethernet STP (Shielded Twisted Pair – Pare txirikordatu pantailatua) motako kableatu batekin ordezkatuz, zeinaren instalazioa errazagoa baita.

New Sercos III Servo Bus

Ethernet
industrialaren konexioa

Konexio errazagoa
Informazioaren zentralizazioa
Maistazun handiagoa

100MBd-ko

bus abiadura

03. Full Digital

Hizkera digitalean hitz egiten dugu…

 …eta edozeinekin hitz egin dezakegu. Serieko enkoderretarako prest.

Atzitze sarrerak prest daude denbora errealeko serie komunikazio protokoloetarako: FeeDat (Fagor), SSI, etab. Horri esker, sistema erabat digitala da, kontsignatik hasi eta feedbackera, esku hartzen duten modulu guztiak protokolo digitalen bidez komunikatzen baitira, eta, ondorioz, kontrolaren kalitatea hobetzen da, zaratekiko immunitate handiagoa dago, etab.

Atzitze sarrera horiek homogeneizatu egiten dira kontrol busera konektatutako elementu guztietarako, bai CNCrako, bai erregulagailuetarako, eta, aukeran, birsortzeko elikatze iturri egonkortuetarako. Konektoreak hobetu eta murriztu egin dira, eta orain SUB-D HD motakoak dira, 15 pinekoak, erabilgarriagoak eta trinkoagoak.

Full Digital

Bateragarritasuna eta integrazioa

Erabat digitala

04. Txikiagoa

Bai CNCetan...

...halakoetarako ikaragarri trinkoa den plataforma bat sortu baitugu

%45 eta %60 inguruko murrizketekin (modeloen arabera), aurreko CNC plataformarekin alderatuta.

Bai eragintza moduluetan...

...modulu sinple eta bikoitzekin, armairuan lekua aurrezteko.

Hola, erregulazio kutxa bakar bat 2 ardatz mugitzeko gai da.
45%
Murrizketa
CNC integratuetan
Reducción en CNC integrados
60%
Murrizketa
CNC modularretan
Reducción en CNC Modulares

05. Mekanikoki bateragarria den Unitate Zentrala

...CNCen familia osoarentzat

Makinaren kontrol postua diseinatzerakoan malgutasun handiena eskaintzen du, eta 8060/8065/8070 familiako edozein CNC integraturako monitoreen eta panelen modelo asko daude aukeratzeko.

Unidad Central

Unitate Zentrala CNCen familia osoarentzat MEKANIKOKI BATERAGARRIA denez gero, makinaren kontrol mahaia berdina izan daiteke makina mota desberdinentzat, CNCaren modeloa aldatu arren.

CPU integratua 8060/8065/8070 modeloetarako

Malgutasun handiagoa monitore integratua duten CNC konfigurazioetan

06. VESA mount

Instalazio sistema berria

VESA mount egokigailu bakunarekin CNC bat tamaina desberdineko monitoreei zuzenean akoplatu diezaiekegu.

Armairu modeloetarako eskuragarri:

Badugu muntaketa formatu berri bat, armairu modeloko CNC bat zuzenean Fagorren edo hirugarrenen monitore bati akoplatzeko aukera ematen duena. Makina fabrikatzaileentzako aukera berriak irekitzen dira kontrol mahaiaren diseinuari dagokionez. Instalatzeko modu berri bat da, armairuko muntaketaren alternatiba bat. Tamaina txikikoak, soilik 36.5 mm-ko lodierarekin, kontrol mahai estilizatu bat sortzeko aukera ematen du.

icono acotación36,5mm-ko lodiera

07. Web teknikan oinarritutako HMIelite

Programazioaren erraztasuna eta beste plataforma batzuetarako eramangarritasuna

CNC

Web
teknologikoa

Windows

Linux

Linux

iOS

Responsive

Teknologia honi esker, web diseinu bakar batekin dena behar bezala ikus daiteke edozein gailutan.


Plataforma anitzeko HMIelite berria, HTML5 teknologiarekin eta estetika berrituarekin, modernoagoa eta sinplifikatuagoa. Softwareak, HTML5en oinarrituta, formatua eta estetika askoz ere errazago aldatzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Pantailak birdiseinatu egin dira, intuitiboagoak eta lagungarriagoak izan daitezen.

08. Etorkizunerako prest

QUERCUS CNC automatizazio sistema bat da, hazteko eta egungo eta etorkizuneko merkatuaren eskakizun zorrotzenetara egokitzeko aukera emango dizuna.


QUERCUSek aukera emango die gure bezeroei etorkizunean Fagor Automationek laster eskuragarri jarriko dituen garapen berri guztien onuradun izateko.

Zein CNCelite interesatzen zaizu?

[wp_show_posts id="273130"]

¿info?
Solicita información