Fagor Automation EMO 2011 azokan

EMO azokan zehar (Hannover, 2011ko irailaren 19 – 24a), Fagor Automationek kontrol eta neurketa sistemetan egin dituen azken aurrerapenak aurkeztuko ditu. Jauzi kualitatibo bat erakutsiko du prestazio altuko makinei osoko soluzio bat emateko erabilitako teknologian.

Fagor Automationeko Standa (Hall 25, stand F09) bisitatzen dutenek honako berrikuntzak ikusi ahal izango dituzte:

CNC 8065: beti bezain erabilterraza, inoiz baino ahaltsuagoa

Prestazio altuko CNCa da, makina erremintaren munduan txirbil-harroketazko makinei zuzendua. CNC hau doitasun handia behar duten makinentzat edo konplexutasun handiko funtzionalitatea duten makinentzat soluzioa da eta piezek lortzen duten kalitatea ezin hobea da. CNC 8065ekin, Fagor Automationek makinen produktibitatea handitzeaz gain, eragiteko ahalmenean eta programazioan egin diren berrikuntzei esker, piezak egiteko denbora gutxitu du. Gainera bere mikroprozesatzaile ahaltsuari esker, mekanizatu denborak murrizten dira.

Atzitze sistemetan hobekuntza apartak

Fagor Automationen know-how, balio katearen analisia eta kanpoko laguntzen azterketa zehatzekin produktu bakar bat lortu da Fagor Automationen lidergoa atzizte sistemetan indartuz, neurketa luze edo estra luzeetan (3tik 60mra). EMOko bisitariek hobekuntzak egiaztatzeko aukera izango dute. Hobekuntza horiek instalakuntza errazten dute eta ohiko mantenu denborak nabarmen jaisten dira. Makina motaren eta kodetzailearen luzeeraren arabera, mantenu denbora murrizketa hori %10tik hasita askok gehiago murriztu daitezke.

Gainera, Fagor Automationek bere kodetzaile absolutuen gama guztia erakutsiko du. Inplementatuko komunikazio protokoloek konektabilitatea bermatzen dute zenbakizko kontrol nagusienen kodetzaileetan. Modelo angular absolutuak 27 bit arteko bereizmena eskaintzen dute segundu bat baino gutxiagoko doitasunarekin. Kodetzaile lineal absolutuei dagokionez, Fagor Automationeko gamak merkatuko kodetzaile lineal absolutu luzeena dauka, 40 metro arteko luzeera izan dezake eta 0,1 mikra arteko bereizmena eskaintzen du.

_______________________________________________________________________________________

_______________________________________________________________________________________