4 mekanizatu aldi berean FAGOR CNCari eta SeongHyun Technologyk garatutako makina berriari esker
Beirazko pieza seriatuen produkzioan denbora irabazi eta optimizatzeko modu on bat da, makina bakarrean beirazko 4 leuntzeko makina izatea. Premisa hauekin, SeongHyun Techologyk makina bat garatu du FAGOR CNC 8070aren 4 exekuzio kanal erabiliz eta 4 mekanizatu aldi berean egitea ahalbidetuz.
Fagor Automationen CNC 8070ak 4 exekuzio kanal independente definitzea ahalbidetzen du, horietako bakoitza 3 ardatz linealekin (X, Y, Z), bere buru propioarekin eta erreminten biltegiarekin. Ezaugarri guzti hauek erabilita, SeongHyun Techologyren makinak, 4 makina bakar batean bateratzen du 4 pieza aldi berean mekanizatuz eta eraginkortasunean hazkunde bat lortuz.
SeongHyun Techology 2005ean sortutako enpresa bat da eta ardatz anitzeko makinen beirazko mekanizatuan espezializatuta dago eta sektorean patente propioak ditu. Enpresa internazional honek Txina eta Korean ditu produkzio plantak.
Fagor Automation Korean
Fagor Automation mundu guztian dago presente. Banaketa eta zerbitzu zabal bat du, 25 delegazio eta 45 banatzaile baino gehiagorekin. Korean duela 15 urtetatik bulego propioa du eta modu honetan merkatu korearrari hurbileko zerbitzu bat eskaintzen dio.