Eric Galland, Frantziako filialeko Zuzendari Nagusiari elkarrizketa

Fagor Automationeko bezeroek hitzordu bat daukate INDUSTRIE PARIS 2012n. Frantzia mailan makina erreminta sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Espektatibak handiak dira, Fagor Automation etengabe ari da lanean bere produktu eta zerbitzuak berritzeko eta mundu osoko bezeroei soluzioak eskaini eta garapen aukerak emateko.

Eric Gallandi, Fagor Automation Frantziako Zuzendari Nagusiari elkarrizketa egin diogu eta merkatu frantsesaren egoerari buruz hitz egin digu.

1.- Fagor Automation Frantziako komertzial taldea erabakigarria da kalitatezko zerbitzu bat emateko eta bezeroen iradokizunak kontutan hartzeko, horri esker garatzen baitira produktu eta zerbitzuak. Zeintzuk dira Fagor Automationeko talde komertzialak Frantzian eskaintzen dituen abantailak?

Fagor Automationek Frantzian duen taldea Front Officera begira ari da lanean, hau da, gure egungo eta etorkizuneko bezeroei begira ari da lanean denbora errealean erantzunak emanez. Espainiako gure egoitzako lankideek Back Office hau eraginkortasunez lantzen dute eta horri esker gure bezeroei erantzuteko denbora nahikoa daukagu eta beraien eskaerei aktiboki erantzuten diegu. Fagor Automationek kalitatezko produktuak merkatuko prezio lehiakorrean eskaintzen ditu eta honi gama altuko zerbitzua zentzuzko kostu bat gehituz, modu honetan lortu dugu mundu mailako makina erremintako aktore nagusienen arreta piztea.

2.- Zein motatako bezeroez arduratzen zarete? Negozio bolumen handia duten enpresez arduratzen al zarete edo enpresa txiki eta ertainekin ere lanik egiten al duzue?

Merkatu frantsesak eskaintzen dituen bezero mota guztiekin egiten dugu lana, beti enpresa bakoitzaren beharretara egokituz potentzial handiko enpresak izan edo enpresa txikiak izan. Guztiak dira garrantzitsuak guretzat eta ezin ahaztu genezake Hezkuntza Nazionala. Ikuspuntu kuantitatibotik gure egitura mugatuta dagoenez, laguntzaileak gehitu ditugu gure helburu kualitatiboa lortzeko. Laguntzaile, teknikari eta komertzial hauetako bakoitzak sektore mugatu baten ardura du eta guk adinako ezagutza eta konpetentziak dauzkate. Modu honetara, bezero kopuru garrantzitsu bati beraien garapenetan lagundu geniezaioke. Guretzako ezinbesteko elementuak dira gure ezarpenarekin jarraitzeko eta gure produktuen prestazioa zein gure zerbitzuen egokitasuna hobetzen jarraitzeko.

3.- INDUSTRIE PARIS 2012k bezeroekin kontaktu zuzena mantentzeko lagunduko dizue. Zer da zuen bezeroek gehien baloratzen dutena, gertutasuna, saldu ondorengo zerbitzua, berritzeko gaitasuna?

Aipatzen dituzun irizpide horiek egoki betetzeko gai izango ez bagina ez ginateke existituko. Zenbakizko kontrol batekin gertatzen den berdina da, palanka guztiak oso garrantzitsuak dira eta bezeroek badakite irizpide horiek aldi berean tratatzeari zer nolako garrantzia ematen diegun. INDUSTRIE bezalako areto batean gure egitekoa, oraindik ezagutzen ez gaituztenei, gure bezeroei zer nolako arreta eskaintzen diegun erakustea da. Modu honetan, Fagor Automotionen materialekin ekipatutako makinak erosteko bezeroen mesfidantza gainditzen dugu. Zu zalantzan daudenen artean bazaude, gure standa bisitatu zuk zeuk egiaztatu zenezake gure laguntzaileek eta gizarteak defendatzen dituen espiritu eta baloreak.

(Fagor Automation: Stand 5N69)

4.- Zuen produktuen berezitasun nagusienetako bat eta batez ere, azken CNC 8065ean, indar eta erabilera erraztasunaren arteko konbinaketa da. Zeintzuk dira CNC horrek dituen gainerako prestazioak eta neurketari dagokionez, 40 m-ko erregelari buruz zer esan zenezake?

Aipatzen dituzun bi produktu horiek Fagor Automationen berrikuntza potentziala islatzen dute.

Gure CNC 8065ari dagokionez, Fagor Automationek bere 30 urteko historian ikasi duen guztia dago txertatuta CNC moderno eta oso ahaltsu honetan. Gama altuko mekanizatu eta tornuak kontrolatzeko gaitasuna dute, beti erabilerraztasuna mantenduz. Adibidez, SOMAB fabrikatzailearen makinek CNC hau daramate ikasketarako “etxeko” interfaze batekin. Interfaze horri esker makina eraginkorrak diseinatu daitezke, merkatuan dauden makina errazen eta erosoenetakoak hain zuzen ere, langileari oso pieza konplexuak errekorrezko denbora batean mekanizatzeko aukera emanda.

Gure kodetzaile linealei dagokionez, egun kodetzaile absolutuak daramaten produktuen eskaeraren hazkunde garrantzitsu bat dago. Horregatik, Fagor Automationek altzairuzko zinta batean oinarritutako kodetzaile lineal absolutu bat garatu du, eta mundu mailan aitzindaria da enpresa bakarrak baita teknologia hau luzera handietan eskaintzen (egun 40 m). Fagor Automationek puntako eta etorkizuneko teknologietan eginiko apustuaren beste adierazle bat da.