Goratuk makina berritzaile bat ekoiztu du, 28 metroko luzera du eta ontzigintza sektorerako piezak egiten ditu Fagor Automationeko CNC sistemekin.
Baliñorentzat egindako Goratuk ekoiztutako tornua, GEMINIS GHT9 G4 D – 1600 modeloa.
Tamaina handiko piezak mekanizatzeko beharraren aurrean, BALIÑO, S.A. enpresak GORATU enpresari bi tornu eskatu dizkio, jarraikako bi tornu dira eta piezen mekanizatua erraztuko dute. Bi CNC sistema horiek eta 28 metrotako atzitze sistema Fagor Automationenak dira.
Baliño, Vigon sortu zen 1.948an eta bere sorreratik ontzigintza sektoreari lotuta egon da. Urteekin bere jarduera hainbat sektoretara dibertsifikatu du meatzaritza, paper industria, zementu plantak, elektrizitate zentralak eta zentral hidraulikoak eta orokorrean edozein proiektu industrialetara.
Goratu berriz, makina erreminta fabrikazioan aritzen den prestigio handidun enpresa da. Elgoibarren kokatuta dago, bost kontinenteetan zehar instalatu ditu bere makinak eta bere sorrerako LAGUN eta GEMINIS marken esperientzia baliatu du. Eta esperientzia horrek, teknologia modernoak batuta, bere sendotasuna bermatzen du, Baliñoko proiektu berezi hau bezalako proiektuak burutuz.
Proiektu honek, era independentean lan egiten duten bi tornu ditu eta Fagor Automationen 8070CNC bana darama bakoitzak, baina makina bakar batek gisa ere lan egin dezake mekanizatu beharreko piezak ahalbidetzen badu. Tornu hauek bata bestearen jarraian muntatuta daude, era honetan makina bateko orgak eta kontrapuntuak bestera pasa daitezke. Tornuek, era independentean lan egiten dutenez, 12 metro arteko piezak mekanizatu ditzakete, hala ere bi makinen baturari esker 24 metro arteko piezak mekanizatzea posible da.
Makina batez ere, ontzigintza sektoreko ardatzak mekanizatzeko egina izan da eta bere ezaugarriek mekanizatu beharreko piezen luzera erakusten dute. Bankada gaineko diametroa 1.600mmkoa da eta tornu bakoitzak 100 kWeko motor bat dauka 17 tona arteko piezak mekanizatzea ahalbidetuz.