MONDRAGONen 2007ko kongresuan hartutako erabakiari jarraiki, Fagor Automationek, MONDRAGONeko egitura antolamenduan Industria arloko kideak, hainbat formazio saio eraman ditu aurrera bazkideen artean balio kooperatiboak indartzeko helburuarekin.
MONDRAGON, lehen talde enpresariala da Euskadin eta zazpigarrena Espainian.Korporazio hau 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren emaitza da eta 85.000 langile baino gehiago ditu.
Korporazio honek Hezkuntza kooperatiboan aro berri bat irekitzeko beharra nabaritu zuen, aldi berean zeharo aldatutako ingurunean gako etiko eta sozialei erantzun bat eman ahal izateko.
Fagor Automationek fase berri hau formazio kooperatiborako moduluak antolatuz hasi zuen “aditu” bat formatuz lehenik eta baita Kontseilu Errektoreko, Kontseilu Sozialeko, Zuzendaritza Kontseiluko eta lehen aginte lerroko kideak ere. Bestalde, 2011 urte amaieran, gainerako bazkideei zuzenduriko formazio saioei eman zitzaien hasiera. Formazio saio hauek 8 orduko iraupena izan dute eta adin, sail eta lantoki ezberdinetako lankiderekin osaturiko 16 pertsonako taldeak egin dira.
Formazio hau Lankik eman du eta helburu nagusiak nortasun kooperatiboa indartzea, bazkideek duten erantzukizunari buruz hausnartzea, eredu enpresariala gainerako beste eredu enpresarialekiko konparatzea eta kooperazioari buruzko funtsezko galderen bidez parte hartzea bultzatzea izan dira.
Lanki, MONDRAGONeko ikerketa kooperatiboen institutua da. Formazio saioak ematerakoan kooperatibako “adituen” laguntza eta baita Kontseilu Errektoreko zenbait kideren laguntza ere izan dute taldeak dinamizatzeko eta sortutako galderei erantzunak emateko.
Formazio saio hauek balio kooperatiboak indartzeko pozesu honetan puntu bat gehiago dira eta helburua kooperatiben printzipioak ez diluitzea da eta MONDRAGONeko misio nagusia betetzea. Misio honek sozietatearen antolaketan metodo demokratikoak erabilita, enplegua sortuta, langileak pertsona eta profesional moduan bultzatuta, eta ingurune sozialaren garapenarekiko konpromisoa hartuta nazioarteko merkatuetan lehiatzen den enpresa erakunde baten oinarrizko helburuak biltzen ditu.