Pedrali Meccanica Srl 1973an eratu zen enpresa da, Bergamo eta Albino probintziatan kokatuta dago. Urteetan zehar enpresa garatzen joan da eta torneaketa, fresaketa eta doitasunezko fresaketan espezializatu da, dimentsio handi eta ertaineko piezatan, laminazioan, forjan eta estanpazioan. Hainbat sektoretan jarduten du, petrolioa, nuklearra, sektore kimikoak eta energetikoak, bere produktuak mundu guztira esportatuz.
Enpresak sail tekniko abangoardista bat dauka, baita Fagorren CNCekin ekipatutako makina erreminta linea ahaltsu bat ere. Antonio Lizzadro, produkzio burua elkarrizketatzeko aukera izan dugu.
Ospatu berri den BIMU azokan, Soraluceren standean Pedraliren mandrinatzeko makina bat dago Fagorren CNC 8070arekin ekipatuta. Zein helbururekin eskuratu duzue?
Gure makinaria modernizatzea ezinbestekoa da, makinaria berriarekin mekanizatzeko denbora murrizten baita. Honela eskaera berriak lortzen dira eta gure enpresaren etorkizuna bermatzen dugu. Hau buruan izanda, Soraluze enpresa espainiarraren mandrinatzeko makina erostea erabaki genuen.
Zeintzuk dira bere ezaugarriak?
Makina honi esker 6000 mm x 4500 mmtako dimentsioa eta 3200 mmtako sakonera duten piezak mekanizatu daitezke. Gainera, “Andrea buruari” esker, 1800 mm arteko piezen torneaketa posible da. Makinaren RAMa hainbat kaina eramateko diseinatuta dago erabateko zulaketa lortzeko helburuarekin. Azkenik, baina garrantzi bera izanda, hiru buru ezberdin daude, 71KW bitarte garatzen duten mekanizatuaren arabera aldatzen direnak.
Lehen mailako makina batek zailtasun tekniko handiak gainditu behar ditu?
Gure esperientziak erakutsi digu CNC 8070ak errendimendu altua duela eta gure exijentzia tekniko guztiak asetzeko gai dela. Bere berezitasunen artean daude: fresaketa/ torneaketa funtzioen kudeaketa bat, fresaketa zikloen eta torneaketa zikloen programazioa fresaketa eta torneaketa bereizigabe egitea ahalbidetzen du; zinematika ezberdinen kudeaketa buruak trukatzea datu geometrikoak airean aldatzea ahalbidetzen du; plano inklinatuen mekanizatua, RTCPren kudeaketa ahaltsu eta erraza eta azkenik abiadura handiko mekanizatua moldeetan CAD-CAM bidez.
CAD bidezko programazioaz gain makinan ere programatu behar du?
Batzuetan CNCan zehaztasun konkretuak programatu behar ditugu edo zikloak zuzenean. Horregatik, funtsezkoa da editatzaile intuitibo sinplifikatu bat erabiltzea. CNC8070arakin normalean profilen editatzaile ahaltsua erabiliko dugu mekanizatu beharreko pieza diseinatzeko parametro teknologikoaz ezarriz. Torneaketa eragiketei dagokionez, mekanizatu beharreko pieza bat forjatzen denean, profilak dauden bezala edo bukatuta egonda diseinatu ditzakegu CNCak mekanizatua optimizatuz eta hasiera forma mantenduz.
Zeintzuk dira CNC8070 erabiltzearen abantailak?
Dudarik gabe, mekanizatu denbora murriztea, horrek eragin positiboa du produkzio kostuetan, fidagarritasuna, erraztasuna eta kalitatea. PC simulazioa ere asko baloratzen dugu programazioa asko errazten baitu.
Zein da zure iritzia Ivrean ireki den fresaketa makinekin erlazionaturiko zentro teknologikoari buruz?
Guretzako azken erabiltzaile bezala, garrantzitsua da Fagorrek fresaketa sektorearen inguruan inbertsio handi bat egin duela jakitea. Aukeratu dugun zenbakizko kontrolak ezaugarri ezberdinekin ekipatua egon daitekeela jakitea ondo dago, adibidez avant-garderekin momenturo. Erabaki zuzena hartu dugula esan nahi du.