Japonia produktu industrialen ekoizle nagusienetako bat da. Ekoizten dituzten ondasunen artean, tradizio eta inplementazio handia izan du automatizazioaren sektoreak herrialde asiarrean.
Japonen bere posizionamendua indartzeko, Fagor Automationek, Captain Industries Inc, enpresarekin hitzarmen bat lortu du Japonian banaketa eta ordezkaritza esklusiboa egin dezan. Fagor Automation, CNC eta erreguladore sistemen, motorren eta kodetzaile lineal eta angeluarren fabrikatzailea da. Hitzarmen honekin, Fagor Automationek bere mundu mailako sare komertziala zabalduko du eta bere posizionamendua hobetuko du kaptazio sistemen eskaintzan (kodetzaile lineal eta angeluarrak). Iñaki Bañuelosen iritziz, Fagor Automationeko Kaptazio negozioko Zuzendari Komertziala, “Hitzarmen hau garrantzitsua da. Posizionamendua hobetzeaz gain markaren irudia hobetzen eta enpresaren emaitzak hobetzen lagunduko du. Erabaki honekin datozen urteetan gure hazkunde erritmo globala handitzea espero dugu.”
Aipatu bezala Fagor Automationek Captain Industries Inc. -ekin dauka hitzarmen hau. Enpresa 1974an eratu zen eta bere hasieratik etengabe haziz joan da automatizaziorako produktuen eskaintzan, zehazki automozio, robotika, garraio, medikuntza eta energian. Captain Industries Inc.-en arrakastarako gakoa bere sortzailearen iritziz, Mr. Hayashi Watanabe, “enpresako fabrikatzaileen kalitate altuko produktuetan eta salmenta ekipoan dago. Salmenta ekipoak 11 bulego ditu Japonian zehar, eremu gakoetan kokatuta”. Fagor Automationek, Captain Industries Inc. bere expertise eta know howarekin babesten du. Fagor Automation, automatizaziorako kodetzaile lineal eta angeluarren hornitzailea da mundu mailan eta soluzio globalak eskaintzen dituen heinean bezeroek Fagorren abantaila lehiakorren onurak jaso ditzakete.
Elkarlan honen ondorioz, JIMTOF azokaren hurrengo edizioan (Tokyo, 2012ko azaroaren 1-6 bitartean) Fagor Automationeko kaptazio sistemen azken berrikuntzak ezagutu ahal izango dituzte bisitariek Captain Industries Inc-en standean W1080 (West Hall 1)l.