Anton Sagastak Fagor Automationen 31 urtez lanean jardun ondoren erretiroa hartu du. Iñaki Sanchezek azaroaren 2an Fagor Automationeko CNC negozioko zuzendari postua bereagain hartu du.
Iñaki Sanchez Telekomunikazioetako ingenieria da. Euskal Herriko Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan burutu zituen ikasketak eta ondoren, Enpresa Zuzendaritza masterra egin du Mondragon Unibertsitatean.
Fagor Automationeko CNC negozioko buru izendatu aurretik, enpresan 1998an sartu zenetik kargu ezberdinetan aritu da lanean. I+G software arloko teknikaria izan da CNC negozioan; nazio mailako komertziala; CNC negozioko esportazio burua.
Azken urteetan CNC negozioko komertzial buru postuan jardun du.
Iñaki Sanchezen hitzetan: “harro sentitzen naiz Fagor Automationen postu hau hartzeaz, eta noski, erronka handi bat da. Nire asmoa mundu mailako gure bulego eta bezeroengandik ikasitakoa postuan aplikatzea da. Esperientzia aberasgarri hori izatea zorte handi bat izan da eta nire postu berri honetan ahal den eta etekin gehien ateratzea gustatuko litzaidake”.