DANOBAT azken urteotan egitura metalekoen sektorean jarduten duten hainbat enpresarekin elkarlanean aritu da. Elkarlan horrek esperientziak partekatzea eta ase gabeko beharrak identifikatzea ahalbidetu du.Bezeroen beharren analisi sakonak, epe luzerako aurreikuspenak eta egungo egoerara moldatzeko garrantziak lagundu dute iDP+ diseinatu eta fabrikatzen.
IDP+, egitura metalikoen sektoreko teknologietan errotuta dauden MOZKETA TERMIKOA edo ZULAKETA bezalako konbinazio abangoardistak egiten ditu. Egungo lan prozesuarekin alderatuz, aipaturiko bi mekanizatuak makina berean egitea ahalbidetzen du. Orain arte prozesu horiek egiteko gutxienez banatutako bi makina behar izan dira.
Makina honek zulatu, hariztatu, hurriztitu egiten du…eskotatuen oxiebaketak, biselatuak, hustuketak,… ziklo bakar batean egiten ditu bi bururen errotaziorako duen plato birakari bati esker. Horietako bat zulaketarako da eta besteak mozketarako zulaketa edo mozketa burua automatikoki hautatzen laguntzen du egin beharreko prozesuaren arabera.
Mozketarako buruak oxiebaketa zuzi bat dauka. Buru hori, Fagorren CNC8070aren RTCP funtzionalitatearen bidezko bost ardatz servokontrolatuk kontrolatzen dute. Funtzionalitate horrek, pieza guztiz mugitzeko askatasuna eskaintzen du. Mugikortasun horrek piezaren hasierako eta bukaerako mozketak egitea ahalbidetzen du, arimaren inklinazioan edo hegoan 60º arte, alakak 60º arte, eskotatuak eta kolisoak.
Soluzio honek enpresak eraginkorragoak izaten laguntzen du, lan espazioa optimizatzen, baita materialen manipulazio denbora murrizten ere. Azken produktuaren kalitatea hobetzen laguntzen du eta entrega epeak murrizten ditu manipulazioa eta tarteko lanak ezabatzen direlako.
CNC 8070ak bulegora konektatuta lana egiten du sare bidez exekuzio programak jasoz. Horretarako, produkzio gestiorako software bat du instalatuta. Horretaz gain, internet bidez mantentze lanak egiteko software bat ere badu instalatuta.
DANOBATek proiektu handi honetan bezeroarekin lana egitea nabarmentzen du beste behin, esperientzia partekatzea eta bezeroari entzutea kasu bakoitzari erantzun bat emateko. Horretarako, berriz ere Fagor Automationen enpresan jarri du bere konfiantza. Bi enpresak elkarlan estuan jardun dute bezeroen beharrei erantzun bat emateko.