Fagor Automationek testeorako fabrikatu eta diseinatutako erreminta bat da PSED-a. Honako helbuak ditu: Fagor Automationeko kodetzaile lineal eta angeluarren salmenta ondorengo zerbitzu eta instalakuntzan diagnosia egin, eta laguntza emateko.
PSED Fagor erregulatzailera zuzenean konektatu daiteke eta diagnosia modu errazean egitea posible da gailuak txertatuta dituen LEDak erabiliz. Modu alternatiboan PC batera konektatu daiteke berariazko software bat erabiliz funtzionalitate guztiak eta analisi gaitasunak aprobetxatuz.
Erreminta honek, instalazioarekin eta funtzionamenduarekin erlazionaturiko akatsak identifikatzen eta diagnostikatzen laguntzen du.
Funtzio azpimarragarriak
- Posizioaren irakurketa
- Alarma eta komunikazio egoeraren bisualizazioa
- Errore mezuen bisualizazioa
- Tentsio eta elikatze unitatearen adierazlea
- Buru irakurgailuan biltegiratutako barne parametroen balioen bisualizazioa
- Seinale inkrementalen diagrama zirkularra (Lissajous)
- Seinale inkrementalen anplitude eta desfasea
Sarrerako seinaleak
- Fanuc® Serial Interface
- Mitsubishi® High Speed Serial Interface
- Protocolo Panasonic® (Matsushita)
- Synchronous Serial Interface