Fagor Automation eta Lazpiurren arteko elkarlanari esker, kodetzaile linealak kontakturik gabe instala daitezke, terminalak txertatzeko abiadura eta prezisio handiko makina batean.
Lazpiur, Bergaran (Gipuzkoa, España) kokatuta dagoen enpresa da. Soluzio integralak garatzen ditu linea eta prozesuen automatizazio mekanikoetan eraginkortasuna hobetzeko eta makina bereziak eta neurrira egindakoak fabrikatzen ditu sektore guztietarako. Helburuak lortzeko, diseinu integraleko sistemak dauzka, I+G talde handi bat eta berrikuntzaren gestiorako prozesu berri bat. Berrikuntzarako prozesu hau enpresa kulturaren parte dela kontsideratzen da. Lazpiurren eboluzioa garbi ikusten da nazioarte mailan izan duen garapenean, Europa, Asia eta Amerikan enpresaren presentzia handia da.
Fagor Automationek merkatura orientatutako bere estrategiarekin jarraitzen du eta enpresa global gisa bere bezeroekin elkarlanean dihardu balio erantsia eskainiko duten aplikazio berriak bilatzen. Horrela, Fagor Automation eta Lazpiurren arteko elkarlanari esker, LZ-PRESS-FIT terminalak txertatzeko makinan kodetzaile linealak instalatzea ahalbidetu da. Abiadura eta doitasun altuko txertaketa makina hau, motor linealekin ekipatuta dago eta Fagor Automationen kontakturik gabeko EXG kodetzaile linealak daramatza instalatuta.
Ekipo guztiz automatikoaren oinarrizko atal bezala, Fagor Automationen EXG kontakturik gabeko kodetzaile linealak, motor linealen eragintza ardatzetan kokaturik daude eta sistemaren eraginkortasuna maximizatzen laguntzen dute.
Jose Mari Viniegraren, barne merkatuko kaptazio sistema linealen arduradun komertzialaren arabera, “Lazpiur eta Fagor Automationen arteko elkarlan bikainari esker, helburuak zehaztutako epeetan betetzea lortu da eta etorkizunean elkarlan hori indartzeko apustua egin dute. Elkarlan horrekin, automatizazioaren eta linea eta prozesuen kontrolaren merkatuan soluzio gorenak lortzeko helburua dute sektoreko bezeroen beharrei erantzunez. Fagor Automationek Lazpiurrek bere produktuetan jarritako konfiantza eta elkarlan honen hedapen publikoa egiteko erakutsitako interesa eskertzen du.