BIMATEC SORALUCE, enpresa liderra da fresaketa -mandrinaketan Alemanian eta SORALUCEren ardatza Europan. Pasa den azaroaren 16an Limburgen, Alemanian zentro teknologiko berri bat inauguratu zuen. BIMATEC-SORALUCEk merkatuan 20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 1.000 makina baino gehiago instalatu ditu.
Herrialdean bere presentzia indartzeko, bere azpiegiturak handitzeko eta Alemanian duen errealitate arrakastatsuaren irudia munduan proiektatzeko helburuarekin, BIMATEC- SORALUCEk 6,2 milioi euro erabili ditu bere showrromaren azpiegiturak 2,500m2 handitzeko. Honela, 8metro arteko makina bertikalak aurkeztu ditzakete.
Fagor Automationeko pertsonala inaugurazio ekitaldi honetara gonbidatu zuten. Ekitaldian BIMATEC-SORALUCE-ren sortzaileak omendu zituzten eta MONDRAGON korporazioko ordezkariak ere egon ziren.
Ekitaldian parte hartu zutenen artean daude, Ainhoa Arteta, soprano ezaguna, New Yorkeko Opera Metropolitanen abestu du besteak beste edo Jens Wegmann komikoak, baita Basque Culinary Centerreko sukaldariek ere.
Rafael Idigorasen hitzetan, inbertsio honek BIMATEC SORALUCEren etorkizunera begirako fresaketa azpisektoreko Alemaniako lidergo posizionamendua indartu eta proiektatzeaz gain, SORALUCE marka mundu guztira indar eta sinesgarritasun handiz proiektatzea ere ekarriko du eta enpresa alemaniar eta euskaldunen arteko harreman ezin hobeen beste adibide bat ere izango da.