Kalitatearen transmisioa neurrira emanez

GUIBEk, transmisio industrialeko alorrean 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioartekotzean eta berrikuntzan segurtasunez apustua egin du. Zizelkatze dibisioa izan da enpresak azken urteetan eman duen jauzi kuantitatiboaren arduraduna: hiru bandatara eginiko elkarlanak, GUIBE bera, Fagor Automation eta Lauko makina-erreminta, enpresako engranajeen zizelkatze prozesuan iraultza ekarri du.

Lauko enpresa gipuzkoarraren zizelkatze makinak modernizatzeaz arduratu zen, beraietan Fagor Automationen CNC8055 txertatuz.

Fagor Automationen ekarpera

GUIBEren azpiegiturak bisitatu genituen eta zehatzago tailerra. Bertan, makinak dauden leku berean, enpresako zizelatzaile adituarekin hitz egiteko aukera izan genuen, Ascensio Iturberekin. Oraindik ere aitzinako makinekiko sentimendu bat adierazten duen arren, ordu asko pasatako baita makina horiekin, tailerrean modernizatu diren bost makina berriekin oso gustura dago. “Berez, zizelkatze makinaren funtzionamenduan ez da aldaketarik egon (aurrerapenak, abiadurak, erabilitako tresnak, lubrikazioa…), baina Fagor Automationen CNC8055 zenbakizko kontrola txertatzeak asko erraztu du langileen lana. Hala ere, kontrolak bera baino garrantzitsuagoa daraman softwarea da. Fagor Automationek garatutako softwarea da, baina GUIBEk aktiboki parte hartu du garapenean.

Zizelkatze prozesuan zein da softwarearen funtzioa?

” Zizelkatze makinaren automatizazioak akats posibleen aurrean langilearen ardura gutxitzen du. Kontrolak berak, (edo hobe esanda, softwareak) makinan sartutako balioren bat okerra denean informatu egiten gaitu. Eta jarraitzen du: ” GUIBEn ohikoena zizelkatzea bakarkako serietan egitea da. Gehienez ere, 40 piezakoren bat egitera iristea lortu dugu. Horregatik, softwarea ere oso garrantzitsua da, makinak ematen duen malgutasunagatik, mekanizatu txantiloiak dauzka, eta beraietan piezaren planoak adierazten dituen parametroak bakarrik sartu beharko ditugu prozesatu automatikoa lortzeko. Programan tresna erabilienak ere gorde ditzakegu beraietara botoi bat sakatu itzuliz.”