Fagor Automationek 2012 urterako aurreikusitako azokak ondorengo hauekin amaituko ditu SPS/IPC/DRIVES (Nuremberg, 2012/11/27-29) eta EMAF (Oporto, 2012/11/21-24), azokak Alemania eta Portugalen ospatuko dira hurrenez hurren.
Azoka hauetan Fagor Automationek potentzia handiko eta berritzailea den CNC8065 plataforma aurkeztuko du eta baita 60 metro arteko zumitzezko kodetzaileetan egin diren hobekuntza apartak ere. Neurketa sistema absolutuetan 50 metro arteko atzitze lineal digital absolutuaren katalogoaren hobekuntzak aurkeztuko dira. Atzitze sistema hauetan protokolo digitalekin sistema gehienekin konektagarritasuna ahalbidetzen da eta honela gure lidergoa indartzen da atzitze eskaintzan.
Munduan ospatu diren 25 azoka baino gehiagotan Fagor Automationek aurrerapen teknologikoetan oinarritutako produktuen eskaintza zabala erakutsi du. Fagor Automationek produktu berriekin beti helburu argi bat du: bezeroei produktu berriak errendimendu eta prestazio berriekin eskaintzea eta soluzioei dagokionez, babes globala, kolaborazioa, segurtasuna eta negozio aukerak eskaintzea munduko edozein lekutan.
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu gure standak bisitatu eta gure azken produktuak ikustera: SPS/IPC/DRIVES: 3-540 eta EMAF: 3A14 | Pabillion 3. Gure lan talde teknikoak artatuko zaitu eta zure beharretarako gure automatizazio sistemak erakutsiko dizkizu.