Fagorren enkoder lineal eta angeluar absolutuak BiSS protokoloarekin

Fagor Automationek bere eskaintza zabaldu du BiSS protokoloarekin enkoder lineal eta angeluarretan. 2016ko lehen hiruhilekoan komertzialki eskuragarri egongo dira G eta S/SV modelo linealak eta 90 mm-ko kanpo diametroa daukatenak.

biss-interface

IC-Haussek 2002. urtean aurkeztu zuen Biss abiadura handiko komunikazio protokolo irekia, eta gaur egun eskuragarri dago erregulazio eta kontrol sistemen fabrikatzaileen artean. Halaber, komunikazio protokolo hori enkoder lineal eta angeluarretan erabilgarri egonik, Fagorrek handitu egin du beste erregulatzaile eta kontrol sistemen fabrikatzaileekiko konektibitatea, enkoder linealak eta angeluarrak integratu ahal izateko aplikazioak gehiago direlako, ardatz dinamikoak zehatz eta abiadura handian kontrolatzeko, eta errepikagarritasuna eta bereizmen nanometrikoak lortzeko.

BiSS eskaintzen duten fabrikatzaileen zerrenda ikusteko ondorengo zerrenda bisitatu daiteke: http://www.biss-interface.com/