Fagor Automationek hornitzaile onenari saria jaso du CHMER-en eskutik

Pasa den azaroaren 24an, Taiwaneko CHMER enpresaren 40. urteurrena ospatu zen eta Fagor Automationek hornitzaile onenetakoa izateagatik saria jaso zuen.

CHMER_1
Irudian Jose Emilio Oti Mr. Wang jaunaren eskutik saria jasotzen

Fagor Automation eta CHMER duela 15 urte baino gehiago elkartu ziren eta bikaintasuna eta malgutasuna lortzeko lanean jarraitzen dute, etengabeko aldaketan dagoen industria honetan, azken erabiltzaileari azken belaunaldiko teknologia eskaintzeko.

CHMER, kalitate altuko EDMak garatzen dituen enpresa da eta ia hiru hamarkadatako esperientzia dauka fabrikazioan.

RD barne departamentuaren bitartez, CNC kontrolagailu bat garatu du, oso fidagarria eta erabiltzailearentzat atsegina, eta bere software departamentuak ere EDM software berezi bat garatu du, elikaduraren eta erregulagailuaren arteko ebaketaren errendimendua optimizatzeko, aplikazio berezietarako erabiltzailearen software berezia emateaz gain.

40 urteurrenaren ekitaldia, Taichung-en ospatu zen eta 250 pertsonek hartu zuten parte, tartean beraien 40 hornitzaile nagusienek eta bestelako gonbidatuek. Sari banaketa Mr. Wang-ek egin zuen (CHMEReko batzordeko lehendakariak) eta gure lankide Jose Emilio Oti (Kaptazio eta DROko eremu horretako komertzial arduraduna) izan zen aipaturiko saria jaso zuena.

CHMER_2

Mila esker CHMERi gugan duen konfiantzagatik eta zorionak produktu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntzan lanean ari den Fagor Automationeko lan talde guztiari.

Bisita ezazu CHMER-en web orria: http://www.chmer.com/