Gaur egun, logistika prozesua enpresa eta bezeroen arteko harremanetan ezaugarri defirentzial eta estrategiko bihurtu da. Urteetan zehar banaketa ohiko eginkizun sistematikoa izan bada ere, enpresaren baliabide eta esfortzua, logistikaren zerbitzu teknikoak optimizatzean zentratu da. Bezeroentzako irabaziak handituz eta hornidura kostuen prozesua murriztuz.
Automatizazioari esker, Fagor Automationek bere banaketa prozesua bateratzea lortu du, zerbitzu eraginkorra bermatuz eta errentagarria dena mundu mailan. 2.100m2-ko logistika zentro bat dauka Eskoriatzan (Gipuzkoa), 3.500 palleteko eta 4.700 kaxetako edukierarekin. Biltegi automatikoa, bezeroen beharrak hornitzera orientatuta dago eta bere helburu nagusia bezeroei zerbitzua modu arin, errez eta malguan ematea da.
“Egun hornidura katearen modelizazioa diseinatzen ari gara, merkatuak eskaintzen digun erronka eta aukera berriei aurre egiteko” aipatzen digu Ion Beltzak, logistika saileko arduradunak.
Fagor Automationek bere marko estrategikoaren barruan, berrikuntzaren aldeko apustuarekin jarraitzen du. Bere bezeroei teknologia berritzaileagoa eta gestio komertzial guztietan txertatutakoa eskainiz.