Fagor Automationek bi azoketan hartu du parte BEIJING ESSEN WELDING & CUTTING 2011 eta EASTPO 2011, biak Shanghain ospatu dira ekainean.
Beijing Essen Welding & Cutting:
Beijing Essen Welding & Cuttingen 16. edizioa izan da. Soldatze eta ebaketaren azoka hau Shangain eta Beijingen txandaka ospatzen da urtero. Azokak ospe eta onarpen handia du nazioartean. Fagor Automationek stand propioarekin parte hartu du eta azokan FAGOR CNCak zeramatzaten makinak ere ikusi ahal izan dira.
Txinaren ekialdean egiten den makina erreminta azoka garrantzitsuena da, 85.000 m2 ko gainazala hartzen du, 7 pabiloitan banatuta. Bisitariek Fagor Automationen standean CNCen eta atzitze sistemen azken aurrerapenak ikusteko aukera izan dute eta makina erremintako zenbait fabrikatzailek beraien makinak FAGOR CNCekin erakutsi dituzte.
Fagor Automation in China
Fagor Automation mundu guztian presente dago, 25 delegazio eta 45 banatzaile baino gehiagorekin, banaketa eta zerbitzu sare zabal baten bidez. 1990ean ireki zuen bere lehen delegazioa Txinan (Beijing) eta egun beste 4 delegazio dauzka Txinako lurralde guztian zehar modu estrategikoan barreiaturik (Shanghai, Nanjing, Guangzhou, Chengdu). 2004an Beijing-eko muntaketa lantegia inauguratu zuen. Honi esker, bezeroari hurbileko eta etengabeko zerbitzu bat ematea lortu da.