Fagor Automationek, makinen automatizazio eta kontrolerako produktuen garapen eta fabrikazioan esperientzia zabala duen enpresak, bere web orri berria aurkeztu du. Enpresak web berriarekin apustu argi bat egin du bere bezero eta nazioarteko publikoarekiko duen komunikazioa berritu eta arintzeko.
Fagor Automationen helburu nagusia bere bezeroei ingurune hurbilerraz eta atseginago bat eskaintzen jarraitzea da. Horretarako 2.0 komunikaziorako erreminta berrien presentzea indartu du web orrian, besteak beste Twitter, Flickr eta Vimeo erabilita.
Berritasunen artean hainbat bideo ikusgai jarri dira, enpresaren negozio bakoitzeko azalpen bideo bat eta Fagor Automationeko bideo korporatiboa hain zuzen.
Web-aren ezaugarrien artean, bezeroentzat zerbitzu hurbilago bat eskaintzea dago, non eranbiltzaileak gure sare komertzial guztia ikusi dezakeen eta baita mundu mailako zerbitzuak ere. Deskargen arloari dagokionez, material ezberdinak eskuratu daitezke.
Web orri berri honek gure www.automationintheworld.com, blogera harpidetzeko aukera ere ematen du eta blogak Fagor Automationeko azken berriekin uneoro informatuko zaitu. 5 hizkuntza ezberdinetan dago bloga.