Fagor Automationek, 2012 urteari mundu mailako kota %10 hazteko asmoarekin ekin dio

Fagor Automationek 2012 urteari mundu mailako kota handitzeko asmoarekin ekin dio eta %10 hazteko helburua finkatu du. Plan honetan paper nabarmena dute CNCen familia berriek eta beraien garapenek eta kodetzaile absolutuek. Dimentsio handiko kodetzaile absolutuetan Fagor Automationek lidertza dauka.

Fagor Automationek ekitaldi honetarako dituen planen artean daude berrikuntza eta nazioartekotzean eragitea, kokapen komertziala handitzeko helburuarekin eta baita krisiaren aurreko sarrera kota gainditzea ere. Kooperatibako arduradunek gainera salmentak %10 ean haztea espero dute, 70 miloiak gaindituz eta marka historiko bat lortuz. Negozio plana betetzeko, iturri hauen arabera, gakoa izango da Txinan 2011ko azken hilabeteetan galdutako indarra berreskuratzea, bertan baitago mundu mailako makina-erremintako kontsumoaren %40a, nahiz eta Fagorrentzat %30 suposatzen duen.

Aurreikuspenen hobekuntza Alemania, Frantzia, Italia eta Estatu Batuak bezalako herrialdeetako sentsazio industrialetan oinarritzen da. Herrialde hauetan. Aeronautika eta defentsa sektoreak oso aktibo daude. Gainera Txinako inflazioa kontrolatuko dela uste dute, 2011ren amaieran zentzu horretan aurrerapenak ikusi baitira eta inflazioa kontrolatzearekin asiko erraldoiaren dinamismoa haziko dela espero da. Merkatu hauetan kokapena bermatzeko, Fagor Automationek hain bat ekintza jarri ditu abian. Bere nazioarteko sarea indartu du pertsonal tekniko eta komertzial gehiagorekin eta balego berrien irekierarekin. Lehentasuna izan dute Korea, Italia, Alemania eta Estatu Batuetako merkatuek, non dagoeneko sei bulego dauden.

FAKTURAZIOA ETA INBERTSIOAK

Berrikuntza ekintzen, ekintza komertzialen eta internazionalen baturak, Fagor Automationek 606 langileren nomina kontsolidazioa ekarri du. Horietatik 200 langileek Fagor Automationen kanpo sarean jarduten du eta 2011n 66 milioiko salmentetara iristea lortu da. Salmenta horietatik %11 herrialdeko fabrikatzaileekin lortu da. Ekitaldi honi begira, konpainiak inbertsio plan bat jarri du abian, serigrafia bidez, SMD osagaien trazabilitatea handitzeko ekipo bereziak eta baita Hass-Halt-Hasa teknika aurreratuen ekipoak ere, sistema elektroniko osoen analisi sendo bat egiteko.

Honetaz gain, aurten, Etorgai Programa baten garapena osatuko da auto elektrikoaren negozioa dibertsifikatzeko. Proiektu honetan Fagor Automation elkarlanean ari da Fagor Ederlan, Cegasa, Ecenarro eta Mondragón Automociónekin, baita Lotus Engimneeeringekin ere. Momentu hauetan lehen prototipoen proba fasean daude, emaitza onarekin.