Fagor Automationek bere laugarren delegazioa zabaldu du Indian

Fagor Automationek bere lehen sukurtsal indiarra Bangaloren ireki zuen 2008an. Honen ondoren ireki dira Punekoa (2010eko uztailean), Nueva Delhikoa (2010ko urrian) eta Raykotekoa (2011ko abenduan). Fagor Automationek globalizazioaren aldeko apustu sendoa egin du, baina ikuspegi lokala beti kontutan izaten du bezeroak kokatuta dagoen lekuan bere beharrei egokitutako erantzuna bermatuta izan dezan.

Asiako makina-erremintaren kontsumoa une hauetan munduko kontsumoaren %60a da. Duela 10 urte %25ekoa zen kontsumo hori. Fagor Automation 18 herrialdetan dago eta duela 4 urte Indian kokatzeko apustu sendoa egin zuen, filial gazte hori ordutik izugarri hasi da.

Egun makina-erreminta indiarrak era guztietako ebaketa eta deformazio makinen gama guztia produzitzen dute eta kostu baxuko hornitzaile bezala dago errekonozituta eta kalitate eta eraginkortasun altuko soluzioekin. Fagor Automationek merkatuaren segmentu honi erantzuna emateko produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu.

K.G. Nayak en arabera “Indiako Fagor Automationek gure bezeroei kalitatezko produktuak eta saldu ondorengo zerbitzu bikain bat eskaintzen die arrazoizko prezio batean. Fagor Automationek abantaila argi bat du, soluzio integral bat eskaintzen du erregulatzaileak, motorrak, atzitze sistemak,… gure zenbakizko kontrolekin batera hornituz. Bezeroek eskertu egiten dute hornitzaile bakar bat izatea”


K.G. Nayak
Fagor Indiako zuzendari exekutiboa