Fagor Automation FEIMAFE 2011 azokan (Sao Paulo, Brasil)

Fagor Automation do Brasilek atsegin handiz hartzen du parte FEIMAFEn (Feira Internacional de Máquinas-Ferramenta e Sistemas Integrados de Manufatura) nazioartean ospe handia duen azoka delako eta gure lanaren emaitza etxean bertan aurkezteak postu egiten gaituelako.

Daniel Dias de Carvalho
Daniel Dias de Carvalho, Fagor Automation do Brasileko Zuzendaria

Zuei esker, gure bezeroei esker gaude gaur hemen gure aurrerapenak eta garapenak erakusten.

Aurrerapen hauek zuen konfiantzarik gabe ez lirateke posible izango; zuekin egunetik egunera eginiko lanari esker izango ez balitz ez litzateke posible izango.

Hazten lagundu diguzue, fidagarriagoak izaten lagundu diguzue, gertukoagoak, internazionalagoak izaten eta gure ezagutza handitu eta berritzen jarraitzen ilusioz bete gaituzue.

Guzti honen emaitza da FEIMAFE azokan aurkezten dizueguna: CNC8065 berria eta atzitze absolutuetan puntako soluzioak, espero dugu produktu hauek gu ilusioz bete gaituzten modu berean zuek ere ilusioz betetzea.

Gure standean itxaroten zaituztegu.

FAGOR AUTOMATION E68 stand zkia.

FEIMAFE 2011 (maiatzaren 23tik 28ra)

Pavilhão de Exposições do Anhembi

São Paulo (Brasil)

www.feimafe.com.br