Fagor Automationen estrategia momentuan merkatuan dauden markei bateragarritasuna edo konpatibilitatea eskaintzea da. Estrategia horren ondorioz, kodetzaile linealen gama berri bat abiarazi du Fagorrek eta mundu mailako Panasonic Electric Works fabrikatzailearen MINAS A4, A5 eta A5L erregulatzaileen konexio digitala ahalbidetzen du gama berri horrekin.
Modu honetan Fagor Automationek bezeroei kodetzaile lineal itxiak eta MINA A5L erregulatzailearen bidez motor linealekin kontakturik ez dutenak eskaintzen dizkie.
Kutsadura arriskua dagoen inguruneetarako S serieko kodetzaile itxiak gomendatzen dira motor linealen kokapena kaptatzeko. Garbitasuna bermatuta dagoen lekuetan eta espazioa murriztuta dagoen lekuetarako exposed serieko kodetzaile irekiak aproposak dira bigarren kaptaziorako.
Fagor Automationek SAP, GAP eta LAP serieetako kodetzaile lineal ABSOLUTUAK eskaintzen ditu MINAS A4 edo A5 servo erregulatzailea erabiltzen den automatizazio eta kontrolerako beste aplikazioetarako. Kodetzaile inkrementalen eta absolutuen gama osoarekin gure bezeroek soluziorik hoberena aurki dezakete beren aplikaziorako, kontuan izanda espazioaren mugak, neurketa tartea (30 metro artekoa) eta sistemaren eskakizun mekanikoak.
Bezeroei soluzioak emateko bi enpresen artean dagoen elkarlana indartu egin da Fagor Automationeko Eskoriatzako lantegira enpresako arduradun seniorrek eta zuzendari tekniko eta komertzialek eginiko bisitarekin. Bertan eginiko bileran bi alden arteko erlazioa sendotu egin da eta esperientziak elkarbanatu dituzte eta Fagor Automation eta PEW-ren artean dauden sinergiak positiboak izan daitezen.