Fagor Automationek CONTROL 2011 azokan (maiatzaren 3tik 6ra, Stuttgart, Alemania), bere azken aurrerapenak aurkeztuko ditu neurketa sistemetan posizionamendu absolutua behar duten aplikazioetan soluzio gama osoa erakutsiz. Kodetzaile absolutuen eskaintza osatuena Fagor Automationek garatutako aurrerapen teknologikoetan oinarritzen da, 30 metro arteko kodetzaile angularrak eta kodetzaile linealak eskainiz. Kontaktu gabeko kodetzaile linealak ere erakutsi dira, soluzio sendoak eta malguak eskaintzen dituzte merkatuko eskakizunei erantzun bat emanez bereizmen, abiadura eta doitasunari dagokionez.
Fagor Automationek positiboki baloratu du azokan egon izana eta merkatuaren segmentu honetan eginiko apostua indartu egiten du. Control 2011 azokan Fagor Automationeko produktuetan konfiantza jarri duten nazioarteko fabrikatzaileak egoteak etorkizunari era baikorrean aurre egitea eragiten du. Azokak iraun duen bitartean, Fagor Automationeko stand-ean egon diren pertsonak oso gustura daude eta enpresek produktuetan izan duten interesa eskertu nahi dute.