Exijentzia maila altuko piezek behar duten doitasuna lortzeko.
Hainbat arrazoigatik izan ditzake pieza batek mekanizatu arazoak: arazo batzuk diseinuarekin lotura duten arrazoiengatik izan daitezke, beste batzuk, makinaren zinematikarekin erlazionaturikoak edo muntaketari loturikoak… Normalean, akats hauek saihestu edo gutxitzeko erarik onena makinaren diseinua egokitzea da. Hala ere, hau beti ez da posible izaten edo ekonomikoki ez da bideragarria izaten. Bereziki, tamaina handiko edo erdiko makinatan, muga batetik aurrera zurruntasuna handitzea ezinezkoa izan daiteke edo kostua baliteke onargarri ez izatea.
Duela denbora batetik, CNCetan badaude konpentsazioak akats ohikoenekin, torlojuen pasabideak, konpentsazio gurutzatua… makina handi zein erdi mailakoetan konpentsazio horiek eskaintzen dutena nahikoa izan daiteke piezen mekanizazioaren exijentzia maila altua ez denean.
Baina aeronautika bezalako industria batean non mekanizatuen exijentzia maila altua den, ondorioa da erreminta klasikoak behar adinakoak ez izatea eta edo baita beste ondorio batzuk ere, ardatzen arteko erlazioak eragindakoak.
Konpentsazio dinamikoa mekanizatuan zehar doitasun maximoa lortzeko
Arrazoi horregatik, akatsen konpentsaziorako erreminta klasikoak aurreratuagoak direnekin osatu behar dira, zinematika bereziak dituzten makinen diseinu ezberdinetara egokitu daitezkeenak.
Makina baten ardatzak izan ditzakeen arazoetan zentratzen bagara, ardatzen koadraturak sor ditzakeen arazoekin egin genezake topo, edo baita torlojuen bihurdurek eragindako errotazio akatsak eta akats translazionalak ere.
Koadratura akatsak | Errotazio akatsak | Akats translazionala |
Azterketa hau makinaren osotasunera zabaltzen badugu, bere bolumena X, Y, Z ardatzen bidez adierazita egongo da. Ardatzen interakziogatik, akats posibleak 21era iritsi daitezke. FAGOR AUTOMATIONek, AFM (mugikortasunaren neurketarako teknologian ezaguna den hornitzailea) enpresa alemaniarrarekin elkarlanean, bere ekipoetan prestazio bolumetrikoak garatu ditu, 21 akatsetako taula horiek kontutan hartzen ditu eta mekanizatuan zehar konpentsazio dinamiko batekin doitasun handiko piezak lortzen dira.
Prestazio honen aplikazioari esker, makinatan %50 baino handiagoa den doitasun bolumetriko bat izatera iritsi daiteke, aldi berean exijentzia altuko piezen tolerantzia maila lortzen da.
Aratz tailerrak
Aratz tailerrak, Gasteizen kokatua daude eta dagoeneko funtzionalitate berri hau arrakasta handiz ari da aplikatzen. Enpresa arabarrak berriki instalatu du bere tailerrean konpentsazio bolumetrikoaren teknologia berritzailea erantsita duen Fagor zenbakizko kontrol bat.
Aratz tailerrak – bere produkzioaren %70 Estatu Batuak, Australia, Norvegia eta Txina bezalako herrialdeetara esportatzen du besteak beste – doitasun handiko piezen mekanizatu berezienak egiten ditu eta exijentzia altuko sektore hauetan jarduten du.
- Aeronautikoa: erreminta eta prototipoak egiten ditu.
- Hidroelektrikoa: turbinen fabrikazioa, karakolak, injektoreak…
- Makinaria berezien fabrikazioa.
- Mekanizazio zerbitzu bereziak.
Karlos Balsategui, Aratz Tailerren produkzio zuzendariaren hitzetan: “Zabaltzen ari den aeronautika bezalako merkatu batean, aukerak eta exijentziak eskutik helduta daude. Aratz tailerrek mekanizatu gaietan duten 30 urte baino gehiagoko esperientziak, eta Fagorren konpentsazio bolumetrikoak eskaintzen dituen abantailak konbinatzeari esker sektorean gure lehiakortasuna mantentzea lor genezake, hori oso garrantzitsua da guretzat”.