DMS, Diversified Machine Systems enpresak, duela gutxi Fagor Automationen instalazioak bisitatu ditu. Patrick Bollar jauna, CEO, DMSeko zuzendari exekutiboa eta Ed Hilligrass jauna, DMSeko lehendakariordea urtarrilaren 18an egon ziren Fagor Automationeko Arrasateko lantegian. Bertan Fagor Automationeko arduradun komertzialak Rafa Aranzabal , Oscar Fernandez eta Pedro Ruiz de Aguirre arduratu ziren bisita hartzeaz.
Diversified Machine Systems, Colorado Springs COn dago kokatuta. Liderra da 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan. Hornitzailea da sektore anitzetan, aeroespaziala, automozioa, energia, nautikoa, medikuntza (protesiak), prototipoak, 3D eskulturetan…
Enpresa hau kalifikazio altuko ingeniariek sortu zuten eta sortzaileek makina erreminta eta CNC aplikazioetan 30 urte baino gehiagoko esperientzia dute. Esperientzia horren ondorioz beraien produktu linean aniztasun zabala eskaintzen dute: integrazio-estrukturala, errendimendua eta beste edozein mekanizatu zentroren klasea eta prezioen maila ezaugarriak gainditzen dituzten eta haien neurriko edozein mekanizatu zentroren klase nahiz prezioen maila hobea dute.
Hurrengo hilabeteetan, DMSren hazkunde planen barnean dago beraien plantaren hedadura 6.500 m²tan bikoiztea. Honen inguruko informazio gehiago aurkitu dezakezu webgune honetan.
DMS eta Fagor Automationen harremana duela 15 urte hasi zen eta bisita honek erakusten du bi enpresen artean dagoen harreman ona.
Bisita honetan, beste gai batzuen artean 2013rako hazkunde planak zehaztu zituzten, baita Estatu Batuetatik kanpo DMS eta Fagor Automationen arteko nazioarteko harreman komertzialak indartzeko beharra eta bi enpresen arteko elkarlan teknologikoa areagotzea ere.
Fagor Automationeko arduradun komertzialentzat, oso atsegina izan zen zuzendari hauen partetik Fagorren sistemek beraien makinen eboluzioan nabarmen lagundu dutela entzutea. Sistema hauei esker, beraien makinek doitasun handiko kontrola, mugimendu errepikakorrak eta mekanizatutako pieza bakoitzak kosteetan aurrezte bat suposatzen du. Mugimendu oso leunak eta doitasun handikoak dituzten makinak dira. Fagorren aplikazioen etengabeko hobekuntzari esker, Fagorren kaptazio absolutuaren erabiltzeagatik eta DMS eta Fagor Automationen ingeniarien elkarlan teknologikoagatik.
Bisita Marketin mailako kontaktuak egiteko probestu zen etorkizunean enpresa bakoitzaren Marketin digital arloko estrategien esperientziek elkar trukatzeko.