Beste urte batez Fagor Automationek Imtex azokan parte-hartu du. Azoka Bangaloren ospatu da urtarrilaren 24tik 30era bitartean.
Azokako fabrikatzaile lokalen zein atzerritarren asistentzia altuak eta “Bangaloreko erakusketa zentroa” handitzeak adierazten dute India mundu mailako makina erreminta sektorean garrantzia handia hartzen ari dela.
Fagor Automationek oraingo honetan CNC eta kaptazio sistemen soluzio osoa aurkeztu du. Azokan enpresak izan duen presentziak eta bezero zein fabrikatzaileek emaniko erantzunak argi erakusten dute Fagor Automation aukera bat dela India bezalako exijentzia handiko merkatuan.