Gurutzpek petrolio sektorerako soluzioa eskaintzen du

Gurutzpe, makina erreminta sektorean 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa, gaur egun ahalmen handiko CNC tornu horizontalen ekoizle nagusienetako da. Bere tornuak sektore askotarako ekoizten dira, ontzigintza, trenbideak, aeronautika eta energia sorkuntza, siderurgia, nekazaritza, petrolio industria.

Gurutzpe bere zenbait tornuren modeloak petrolio sektorerako ekoizten ari da, guztiak Fagor sistemarekin: kodetzaile linealak, erregulatzaileak, motorrak eta Fagor CNCak. Hodien mekanizaturako, elkarrizketazko-zikloak erabiltzen dira, konplexutasun gradu ezberdinentzat soluzio egokiak lortuz, erabiltzaileen eskakizunen arabera. Petrolio sektorerako Gurutzpe tornuen 2 adibide:

A1200 4G Modeloa

  • Puntuen artean 15 metro arteko makina.
  • 2 orga automatiko (lehena motordun erreminta, bigarrena 250 mmko dorretxo karratua eta mandrinatzeko euskarria) bi luneta hidrauliko automatiko bakoitzak, pieza hobeto eusteko.
  • 4 gida
  • 9 ardatz
  • 260mm-ko barra-pasoa
  • Doitasun altuan arteztutako boladun torlojua
  • Bi gamadun kanbio automatikodun burua
  • Fagor sistemarekin ekipatua, kodetzaile linealak, erregulatzaileak, motorrak eta 8070 CNCa, bi kanaldun modeloa eta bi operadore-panelekin.
  • Hodiak eta buru-iragazkiak mekanizatzen ditu (petrolio sektorea). 12 metro arteko piezak mekanizatzea ahalbidetzen du. (Ahalmen handiagoa du, baina pieza luzeenak 12 metro artekoak dira).

 

A1600 2G modeloa

  • Puntuen artean 4 metro arteko makina.
  • 360mm-ko barra-pasoa
  • Motordun erremintak
  • Fagor sistemarekin ekipatuta, kodetzaile linealak, erregulatzaileak, motorrak eta CNC8070.

Fagor Automationek makina hauek martxan jartzen lagundu du eta prestazio berriak txertatu ditu bere zikloetan, horien artean APIren araua (American Petroleum Institute), Estatu Batuetan petrolio eta gas naturalaren industriaren aspektu guztiak ordezkatzen dituen elkarte nazional bakarra.

Erabiltzailearen programazioa eta produktibitatea errazteko asmoarekin Fagor Automationek arau honen datuak aplikatu ditu bere zikloetan. Honela, erabiltzaileak API erreferentzia bat aukeratzen duenean, programak arau horren datu guztiak ematen ditu.

Schlumberger eta GPS Oil izan dira makina horietan apustua egin duten bi enpresa. Schlumberger, hornitzaile liderra da petrolio zerbitzuen eremuan eta mundu osoko petrolio eta gas emaitzak lortu eta E&P errendimendu handiagoa lortzeko A12004G eta A16002G modeloak erosi ditu.

Bestalde, GPS Oil, enpresa alemaniarrak, putzu sakonetarako ponpak banatu eta konpontzen jarduten du gas eta petrolio industriarako; bereziki hodien hariztaketa WAM eta API arauen barnean. GPS oilek A16002G modeloa aukeratu du.